argia.eus
INPRIMATU
'Diario de Navarra'-ren lehen zenbakia argitaratu zuten; Franco, Hitler eta Mussolini babestu dituen egunkaria

Diario de Navarra egunkaria argitaratu zen lehen aldiz. Nafarroako eskuinaren hedabide nagusia eta botere faktikoa izan da.

Bere historian publikoki kokatu izan da parlamentarismoaren eta sufragio unibertsalaren aurka, zentsuraren alde, Primo de Rivera, Mussolini, Hitler eta Francoren diktaduren alde. Zilegitasuna kendu dio eskola laikoari, pentsamendu askeari eta sozialismoari, eta heriotza zigorra eskatzera iritsi da arerio politikoentzat.

Beren tailerrean inprimatu zen Molaren 1936ko Guda Bandoa.

Victor Moreno, Diario de Navarra, un periódico golpista (Pamiela).