argia.eus
INPRIMATU
Desobedientzia ekintza erraldoia Hego Euskal Herriko Foru eta Udal Hauteskundeetan

Desobedientzia ekintza erraldoia Hego Euskal Herriko Foru eta Udal Hauteskundeetan. Espainiar auzitegiek alderdien legea baliatuta legez kanpo utzitako Autodeterminaziorako Bilguneak (AuB) plataformaren 152.893 boto-paper sartu zituzten hautestontzietan beste horrenbeste pertsonak. Ezker abertzaleak, ilegalizazioa salatzeko, baliogabeko botoaren aldeko kanpaina egin zuen. Hautagaitza ofiziala ez zenez, bestelako baliabideekin egindako boto-txartelak izan ziren.

Iturria: Sabino Ormazabal, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (Bidea Helburu taldea).