Debekatutako liburuen zerrenda bertan behera utzi zuen Paulo VI. Aita Santuak. 1564an zuen jatorria zentsurarako zerrendak eta Index lobrorum prohibitorum izenburupean argitaratzen zen. Trentoko Kontzilioan hartutako erabakien ondorioz, sinesmen katolikoarentzat kaltegarri ziren lanak debekatzea zuen xede. Eliza Katolikoa kontziente zen debekuak liburu horiei publizitatea egiten ziela, baina horrek ez zuen zerrenda malguago egin. 1820tik zerrenda bertan behera utzi arte, esaterako, soilik liburu frantsesen artean 550 ziren debekatuak; tartean Stendhal, Victor Hugo, Balzac, Simone de Beauvoir edota Jean-Paul Sartre bezalako autoreenak.
Iturria: Jesús Martínez de Bujanda, Censura de la Inquisición y de la Iglesia en España (1520-1966) (Biblioteca Autores Cristianos).