argia.eus
INPRIMATU
Ciudadanos alderdiaren probokazioa boikotatu zuten Altsasun

Ciudadanos alderdiaren probokazioa boikotatu zuten Altsasun. Altsasuko Foruen plazan, PP eta Voxekin batera ekitaldia antolatu zuen alderdi horrek Guardia Zibila babesteko, herrian gazteen aurkako muntaia salatzen ari ziren bitarten. Autobusetan joandako espainiarzaleek aurrean izan zituzten milaka pertsona eta “Alde hemendik” oihuen artean eta Poliziak babestuta hartu zuten tokia plazan. Ondoko plaza batean gazteen aldeko kultur egitarau oparoa ere izan zen. Sorpresa, ordea, ekitaldia hasi zenean etorri zen: elizako kanpaiak jo eta jo hasi ziren, hizlarien hitzak estaltzeraino. Bi altsasuarrek kanpandorrean pasa zuten gaua eta luze aritu ziren ezkilak jotzen, atxilotuta eraman zituzten arte. Egun hartan umiliatuta itzuli ziren Espainiara.

Iturria: Arantxa Elizegi Egileor, “Utzi bakean” oihukatuz hartu dituzte Altsasun Ciudadanoseko jarraitzaileak (Berria, 2018ko azaroak 4).