argia.eus
INPRIMATU
Caracasko Gipuzkoar Konpainiaren ordezkaria hil zuten Venezuelan: Juan Angel Larrea

Caracasko Gipuzkoar Konpainiaren ordezkaria hil zuten Venezuelan: Juan Angel Larrea. Konpainia 1728an sortu zen, Gipuzkoako probintziak Espainiako Koroarekin egindako hitzarmen bidez. Venezuelako kakaoaren merkataritza monopolizatu zuen eta Gipuzkoan zenbait pertsona izugarri aberastu ziren, "kontrabandoaren aurkako borrokaren" izenean. Esklaboen salerosketan ibili ziren, negozio handia egin zuten eta Venezuelan botere handia izatera heldu zen konpainia hau. Kontrabandoan aritzen ziren mestizo, beltz eta esklabo libreek egin zioten eraso San Felipe hirian eta konpainiaren lantegia ere erre zuten.

Iturria: Arantzazu Amezaga Iribarren, La Real Compañía Guipuzcoana de Caracas. Crónica sentimental con una visión historiográfica. Los años áuricos y las rebeliones (1728-1751) (Sancho el Sabio, 23. zkia., 2005).