argia.eus
INPRIMATU
Britainiar armadaren eta maorien arteko lehen gatazka amaitu zen Taranakin, Zeelanda Berrian

Britainiar armadaren eta maorien arteko lehen gatazka amaitu zen Taranakin, Zeelanda Berrian. Urtebete lehenago armetan altxa ziren maoriak, 250 bat hektareako lursail baten okupazio britainiarraren aurka. Lursail horren kontua, ordea, aurretik tenkatuta zegoen egoeraren leherketa baino ez zen izan. 1860an britainiarrek beren legeak osoki inposatu zituzten eta maoriek argi ikusi zuten lurralde eta baliabideen gainean zeukaten kontrola lapurtu nahi zietela. 3.500 soldadu britainiar 1.500 maori ingururen aurka borrokatu ziren eta ez zen garaile argirik izan.

Iturria: Wikipedia, Primera guerra de Taranaki