argia.eus
INPRIMATU
Boltxebikeek Tbilisiko bankuaren diligentzia bati lapurreta handia egin zioten, Georgian

Boltxebikeek Tbilisiko bankuaren diligentzia bati lapurreta handia egin zioten, Georgian. Lehergailuz eraso zuten babestuta zegoen gurdia eta 341.000 errublo eraman. Dirua armak eskuratzeko erabili nahi zuten, baina poliziak hainbat billeteren serie-zenbakia zuela eta, horiek Europako hainbat bankutan aldatzen saiatu ziren. Hainbat kide atzeman zituzten Europan zehar dirua soinean zutela. Ekintzaren antolakuntzan ibilitako hainbat jendek kargu politiko garrantzitsuak izango zituen Sobietar Batasuna sortzean, eta tartean ziren Lenin eta Stalin.