argia.eus
INPRIMATU
Bilboko portuan diktaduretara bideratutako arma garraioa boikotatzea erabaki zuten

Bilboko portuan erabaki zuten boikotatzea diktaduretara bidaltzeko arma garraioa. Hala, Argentina, Txile, Nikaragua, Hegoafrika edo Marokora zuzendutako gerra-materiala ontzietara ez igotzea erabaki zuela jakinarazi zuen Merkataritza Ontzidiaren Sindikatu Libreak. Enpresa espainiar batek armak garraiatzen zituen itsasoz, batez ere Amerikaren hegoaldeko konoko diktaduretara.

Langileen elkartasun keinuaren harira, armak ezkutuan mantentzeko, karga-manifestuak faltsutzera iritsi ziren enpresa hauek, musika instrumentuak garraiatzen zituela adierazita, besteak beste.