argia.eus
INPRIMATU
Bizkaiko meatzariek greba historikoa hasi zuten

Bizkaiko meatzariek greba historikoa hasi zuten.

La Orconera enpresak maiatzaren lehenaren protesten antolaketan parte hartu zuten bost buruzagi kaleratu zituen eta horiek berriro lanpostuetan hartzea eskatuz grebara jo zuten langileek.

Bilbo inguruetako lehen greba handia izan zen, maiatzaren 17an amaitu zen langileen garaipenarekin eta Bizkaiko langile mugimenduaren hasiera ekarri zuen.