argia.eus
INPRIMATU
Bizkaiko meatzariek greba historikoa abiatu zuten

Bizkaiko meatzariek greba historikoa abiatu zuten. Soldata astero kobratzea eta elikagaiak nahi zuten tokietan erostea ziren eskari nagusiak. Abuztuan, gutun bidez, nagusiak biak ukatu zizkien. Urriaren 11ko mitin sozialistan adoretu zituzten langileak grebara. Dinamita, elikagai-denden lapurretak eta sabotajeak izan ziren gaurko egunez, eta Espainiako gobernuak gerra-egoera deklaratu zuen. Langileek borroka irabazi zuten eta beren eskakizunak 1904ko urtarrilaren 1ean sartu ziren indarrean.

Daniel Udalaitz, Bizkaiko meatzarien greba historiko arrakastatsua (ARGIA, 2004ko urtarrilak 11).