argia.eus
INPRIMATU
Bizkaiko Garai herria hartu zuen ETAren komando batek frankismo betean

Bizkaiko Garai herria hartu zuen frankismo betean ETAren komando batek. Xabier Zumalde El Cabra etakideak zuzenduta, ikurrina jarri zuten leku ikusgarrian eta herria pintaketaz bete zuten.

Herriko telefono-haria eten zuten eta inor sartu edo irten ez zedin bideak txintxetaz bete zituzten. Guardia Zibila iritsi aurretik alde egin zuten.

Ekintzaren helburua psikologikoa zen eta garaitarrak erabat harrituta utzi zituen ekintzak, lehen aldia baitzen erresistentziako talde bat jendaurrean azaltzen zena.