argia.eus
INPRIMATU
Bildu koalizioa legeztatu zuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak

Bildu koalizioa legeztatu zuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Tentsio politiko handiko hilabeteak ziren. Martxoan Sortu ezker abertzaleko alderdiaren legeztatzea blokeatu ostean, Auzitegi Gorenak ez zituen legeztatu EA eta Alternatibarekin batera osatutako hauteskunde koalizioaren zerrendak, eta udal eta foru hauteskundeetarako hiru asteren faltan, Konstituzio Epaitegian errekurritu zuten erabakia. Kanpaina abiatzen zen gauerdian eta zenbait hiritan mobilizazio jendetsuak egin zituzten legeztatzea exijitzeko. Jendea albistearen zain geratu zen bilduta, eta gauerdian heldu zen albistea, milaka pertsonaren zoramenerako. Hala, 2003an hasitako ilegalizazio fasea amaitu zen. Erakundeetan indar handiz sartu zen Bildu.

Iturria: Lander Arbelaitz, Horrela bizitu zen Bilduren legeztatzea Bilbon (ARGIA. 2011ko maiatzak 6).