argia.eus
INPRIMATU
Bilbon alarma faltsu baten ondorioz 44 haur eta bi heldu hil ziren itota Bilboko Teatro-Circo Ensanchen

Bilbon alarma faltsu baten ondorioz 44 haur eta bi heldu hil ziren itota Bilboko Teatro-Circo Ensanchen. Aretoa mukuru beterik zela, filme baten proiekzioaren erdian norbaitek oihu egin zuen sua zegoela. Jendea korrika saiatu zen ateratzen, bata bestearen gainetik, eta jende asko itota azpian geratu ziren. Ez zen inongo surik.

Julio Arrieta, Cuarenta y cuatro ataúdes blancos (El Correo, 2012ko azaroak 18).