Bilboko alkate frankistak Bizkaiko II. Bertsolari Txapelketaren finala egitea eragotzi zuen. Eskualdeka antolatutako txapelketa izan zen, eta eskualde bakoitzeko irabazleak Bilboko Areatzan ziren lehiatzekoak, Bilboko jaien egitarauaren barruan, Euskaltzaindiak antolatuta. Jendetza bildu zen bertan, baina Hurtado de Saracha alkateak bozgorailuak kentzeko agindua eman zuen eta milaka pertsonak ezin zituzten bertsoak entzun. Kalapita handiaren erdian, antolatzaileek finala astebete atzeratzea erabaki zuten eta hala egin zen, altaboz eta guzti, leku berean, irailaren 6an. Balendin Enbeita izan zen berriro ere txapelduna eta Jon Azpillaga bigarrena.
Iturria: Xenpelar Dokumentazio Zentroa, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa