argia.eus
INPRIMATU
Bezperako Gasteizko hilketek tentsioa areagotu zuten

Bezperako Gasteizko hilketek tentsioa areagotu zuten. Poliziak egindako sarraskiaren ondoren, greba erabatekoa izan zen Arabako hiriburuan, eta Hego Euskal Herriko gune industrialetara hedatzen ari zen, langileek deituriko asanbladen bitartez. Bilboko unibertsitateko ikasleek ere greba mugagabea deitu zuten, eta Bilbon eta Donostian poliziaren eta langile eta ikasleen arteko enfrentamenduak izan ziren sarraskia salatzeko manifestazioetan. Gasteizen barrikadak etengabeak izan ziren, eta poliziak armadari laguntza eskatu behar izan zion. Hiria inkomunikatu egin zuten eta sarrera-irteera guztietan Guardia Zibilaren kontrolak ezarri zituzten.

Iturria: Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, IV. Liburukia, 1974-1976. Milis y polimilis (Txalaparta).