argia.eus
INPRIMATU
Berlinen Andreas Baader presoa espetxetik askatu eta RAF hiri-gerrilla taldea sortu zuten

Berlinen Andreas Baader presoa espetxetik askatu eta RAF hiri-gerrilla taldea sortu zuten. Ulrike Meinhof kazetaria eta Gudrun Ensslin buru zituen talde bat arduratu zen ekintzaz. Baader lapurtutako auto batekin atzeman zuten eta aurretik egindako sabotaje ekintza batzuengatik zegoen kartzelan. Rote Armee Fraktion (RAF) erakunde armatua ihesaldi hartan sortu zela aipatu izan dute protagonistek. Mendebaldeko Alemanian estatuaren aurka borrokatu zuen talde armatu iraultzailea izan zen RAF. Ekintza armatu ugari egin zituzten: atentatuak, sabotajeak eta bahiketak, estatua higatzeko helburuarekin. Alemaniako estatuak gogor egin zion aurre.

Iturria: Stefan Aust, Baader-Meinhof. The inside story of the R.A.F. (Oxford University Press).