Bella Ciao abestia ereserki antifaxista gisa zabaltzen lagunduko zuen gertakaria jazo zen Italian. Ezkerreko militanteek osaturiko folk taldea zen Il Nuovo Canzoniere Italianok kontzertua eskaini zuen Spoleto herriko festibal batean. Bella Ciao izeneko errepertorioa, partisanoen abesti horrez gain, I. Mundu Gerrako zein nekazarien protestetako abestiz osatua zegoen. Abesti horien aurka protestan hasi ziren entzuleen artean ziren militar eta aristokrata zenbait eta “faxistak kanpora” oihuka, kanporatu egin zituen jendeak –tartean zela herriko alkatea–. Gertakariak eta kontzertuak oihartzun zabala izan zuten eta taldeari ospea emateaz gain, Bella Ciao mundu osoan antifaxismoaren sinbolo herrikoi bilakatzen lagundu zuen.
Iturria: María Ramírez, Cómo ‘Bella ciao’ se convirtió en un himno antifascista y dio la vuelta al mundo (elDiario.es, 2024ko apirilak 24).