argia.eus
INPRIMATU
Bayer multinazionalaren Bruselako egoitzan egindako ekintzaren bideoa argitaratu zuten klimaren aldeko ekintzaileek

Bayer multinazionalaren Bruselako egoitzan egindako ekintzaren bideoa argitaratu zuten klimaren aldeko ekintzaileek. Animaliaz mozorroturiko ekintzaile taldeak dena hankaz gora utzi zuen, jai giroan pintaketak eginez eta pankarta eta afixak jarriz egoitzan. Zapatisten EZLN siglak erabilita, baina Naturaren Askapenerako Asanblada Zoologikoa deituta, Monsanto erosi berria zuen Bayer enpresak nekazaritza-ingeniaritza eta nekazaritza toxikoa bultzatzen zituela salatu zuten. TTIP eta CETA merkataritza libreko itunen aurkako asteburuaren barnean eginiko ekintza izan zen, itun horien babesean konpainiak bere negozio ilunak burutzen zituela salatuz.

Iturria: BenB, EZLN - NATURE Versus BAYER