argia.eus
INPRIMATU
Bangladeshen Rana Plazako eraikina erori eta 1.127 langile hil ziren, ia denak emakumeak

Bangladeshen Rana Plazako eraikina erori zenean 1.127 langile hil eta 2.500 zauritu ziren, ia denak emakume jostunak. Daca hiriburuan izan zen ezbeharra, eta bezperan, eraikinean pitzadurak aurkitu eta salatu bazituzten ere, nagusiek ez zuten neurririk hartu. Eraikinak ezegonkorrak ziren, eta irteerak blokatuta egon ohi ziren lapurretak saihestu asmoz. Hainbat marka ezagunentzat produzitzen zuten lantegiok: Inditex, El Corte Inglés, Mango, Alcampo, Primark, Wal-Mart, GAP edo Benetton dira horietako batzuk.

Olivier Cyran, En Bangladesh, los asesinos del ‘prêt-à-porter’ (Le Monde Diplomatique en español, 2013ko ekaina).