argia.eus
INPRIMATU
Balfourreko deklarazioa izenpetu zuen Britainia Handiak

Balfourreko deklarazioa izenpetu zuen Britainia Handiak. Bertan, Britainiar Inperioaren Atzerri ministroak, mugimendu sionista gazteak eskatzen zuen bezala, Palestinan juduen Etxe Nazionala eratuko zutela adierazi zuen. “Gainontzeko komunitate ez-juduen eskubide zibil eta erlijiosoak kaltetu gabe”, gaineratu zuen, baina juduen migrazio uholdeari ez zitzaion mugarik jarri, eta asko ziren Jainkoaren herri hautatu zirela sinetsita Israel bibliko osoa okupatzeko eskubidearen jabe zirela uste zutenak. Biztanleria natiboa, palestinarrak alegia, bertatik kanporatzen hasi ziren modu antolatuan. Deklarazio horrek eragin izugarria izango zuen palestinarrek hurrengo mendean pairatuko zuten zapalkuntzaren ikuspegitik.

Iturria: Josep Fontana, El siglo de la revolución. Una historia del mundo desde 1914 (Ed. Crítica).