Balaz zauritu zuten eskuin muturreko kideek Algortan pankarta bat jarri nahian ari zen gazte bat. Egun berean, Donostiako Antigua auzoan atentatu ugari egin zituzten, eta biharamunean hiri bereko Plaza Berrian Kutxa izeneko dendari eta Lagun liburu-dendari ere eraso egin zieten. Eskuin muturreko atentatu ugari jazo ziren garai hartan; Franco hil osteko giro nahasian. Indartzen ari zen ezkerreko antifrankismo iraultzailea eta eskuin muturrak botereari eutsi nahi zion nola edo hala.
Iturria: Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, IV. Liburukia, 1974-1976. Milis y polimilis (Txalaparta).