argia.eus
INPRIMATU
Kontraerasoa jo zuen Armada Gorriak Stalingraden, nazien setioaren aurka

Armada Gorriak kontraerasoa jo zuen Stalingradeko ateetan zeuden alemaniarren setioaren aurka. Ordurako sobietar armagintzak ekipamendu eta munizio nahikoa produzitzeko gaitasuna erdietsia zuen. Naziei atzera eginarazi eta 1943ko urtarrilean errendiaraztea lortu zuten. Bi bandoetako soldaduak eta zibil sobietarrak kontatuta, bi milioi pertsona hil ziren eta gizateriaren historiako batailarik odoltsuen gisa hartzen da. Hiri honetan Alemania naziak eta bere aliatuek jasandako porrota inflexio puntua izan zen naziak garaitzeko.

Josep Fontana, El siglo de la revolución. Una historia del mundo desde 1914. (Ed. Crítica).