Argentinak independentzia aldarrikatu eta Espainiarekiko zituen “lotura biolentoak” askatu zituen. Plata Ibaiko Probintzia Batuen Independentzia Agiria sinatu zuen Tucuman probintzian bildutako Kongresu Eratzaileak. Espainian errestaurazio absolutista gertatu berri zen eta ondorioz, bateko eta besteko mugimendu independentisten aurkako kontraeraso arrakastatsuak egin zituen armada monarkikoak. Hala ere, independentzia aldarrikatu ostean egoera ezegonkorrak jarraitu zuen, portugaldarren inbasio saiakerak eta gerra zibilak eraginda.
Iturria: Félix Luna, Breve historia de los argentinos (Planeta).