argia.eus
INPRIMATU
Anton Garai pirata bizkaitarra urkatu zuten Galizian

Anton Garai pirata bizkaitarra urkatu zuten Galizian. Gorlizen sortua, La Trinidad ontziaren kapitain izan zen pirata hau. Galiziako kostaldean egiten zituen lapurretak, eta ez zuen bandera bakar bat ere errespetatzen: ontzi espainiar, portugaldar, holandar zein ingelesei eraso egiten zien, eta horregatik, denek zuten arerio. La piedad ontzi bretoia lapurtu ostean salatu egin zuten, eta heriotzara kondenatu “itsaslapur kortsario izateagatik”. A Coruñan eman zuen azken hatsa.

Iturria: Wikipedia, Anton Garai