Amaia Aroma jaio zen Abadiñon, kontzertu batean jo zuen lehen emakume txistularia. 1959ko Bilboko Aste Nagusian izan zen hori eta ongi borrokatu ostean. 18 urterekin Garbi Alaiak dantza taldean hasi zen txistua jotzen, eta Txistulari Elkarteko kide egin zen. Elkarte honekin borrokatu behar izan zen Bilboko kontzertuan parte hartzeko, emakumeen parte hartzea eragotzi nahi izan baitzuten. Azkenik, Amaiaren ahizpa Eskarnek elkarteari idatziriko gutun baten bitartez, baimena eman eta parte hartu eta emakumeei bidea zabaldu zien.
Iturria: Wikipedia https://eu.wikipedia.org/wiki/Amaia_Aroma_Lejarreta