argia.eus
INPRIMATU
Alemaniako Gobernuak onartu zuen 1904 eta 1907 artean Namibian genozidioa egin zuela

Alemaniako Gobernuak onartu zuen 1904 eta 1907 artean Namibian genozidioa egin zuela. Herero eta Nama herrien populazioen erdia baina gehiago hil zituzten orduan Hego-mendebaldeko Alemaniar Afrika izena zuen lurraldean. Aginte kolonialaren aurkako matxinadaren aurkako errepresioarekin hasi zen, eta jende askorentzat ezezaguna den pasarte anker hau XX. mendeko lehen genozidiotzat hartzen da.

Wikipedia - Herero eta nama herrien genozidioa.