argia.eus
INPRIMATU
Agosti Xaho idazle eta kazetaria jaio zen Atharratzen

Agosti Xaho idazle eta kazetaria jaio zen Atharratzen. Euskal Herriaren independentziaren aldekoa zen, baina gerora etorriko ziren Sabino Arana eta enparauen aldean, Xaho ezkertiarra, antiklerikala eta antimonarkiko sutsua zen. 1848ko Frantziako Iraultzaren ostean, Frantziar Errepublikaren alde egin zuen, baina Napoleon III.aren estatu kolpearen ondoren, berriro Euskal Herri osoaren independentzia defendatu zuen.