argia.eus
INPRIMATU
AEK-ko 80 kidek Gasteizko Legebiltzarra okupatu zuten

AEK-ko 80 kidek Gasteizko Legebiltzarra okupatu zuten. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Ramon Labayenekin hitzartuta zeukaten HABE eta AEKren diru-laguntzen parekatzea idatziz jartzeko eskatzen zuten. Poliziak bortizki atera zituen bertatik. Hala ere, egun hartan beste zenbait tokitan ere egin zituzten ekintzak, besteak beste Basaurin, sailburua ekitaldi batean parte hartzen ari zel. AEK-ko kideak harengana hurbildu ziren eta aipatu dokumentua eskatu. Labayen bere autora jon, dokumentua hartu eta eman egin zien.

Iturria: Erredakzioa, Ochenta miembros de AEK ocuparon la sede del Parlamento en Gasteiz (Egin, 1983ko martxoak 17).