argia.eus
INPRIMATU
Abraham Lincoln Batailoi Internazionalista osatu zuten AEBetan, Espainiako Estatura faxismoaren aurka borrokara joateko

AEBetatik Espainiako Estatura 1936ko Gudan faxismoaren aurka borrokara joateko, Abraham Lincoln Batailoi Internazionalista osatu zuten. Kopuru zehatzaren inguruan eztabaida badago ere, kalkulatzen da 2.800 eta 3.200 pertsona artean izan zirela ozeanoa gurutzatu zuten estatubatuarrak, gehienak Alderdi Komunistako zein sindikatuetako kideak. Guztira 1.000 eta 1.500 kide artean hil zirela kalkulatzen da, eta AEBetan oihartzun zabala izan zuen. Dena den, batez ere II. Mundu Gerra amaitzean, marxismoaren sustatzaile zirelakoan sorgin ehiza gogorra pairatu behar izan zuten.

 Washington Area Spark (CC BY-NC 2.0)
 Washington Area Spark (CC BY-NC 2.0)