argia.eus
INPRIMATU
AEBetako presidente Trumanek bere doktrina iragarri zuen: komunismoari guda, mundu osoan

AEBetako presidente Trumanek bere doktrina iragarri zuen: komunismoari guda, mundu osoan. Doktrina horren bidez, eredu kapitalista “mehatxupean” ikusten zuen herrialdeetan ezkertiarrei aurre egiteko laguntza militar eta ekonomikoa eskaini zituen. Hasteko, Greziako gerra zibilean komunistek egindako aurrerakada geldiarazteko eta Turkia Sobietar Batasunaren aurka laguntzeko base militarrak ezarri zituzten bi herrialdeetan. Hurrengo hamarkadetan, doktrina hau Latinoamerikara edo Asiara ere zabaldu zuten, eta ezkerrari aurre egiteko politika horren ondorioz, milioika pertsona hil zituzten mundu osoan eskuineko erregimen militarrak inposatuta.

Iturria: Roger Martelli, ¿Quién provocó la Guerra Fría? (Atlas de historia crítica y comparada de Le Monde Diplomatique).