argia.eus
INPRIMATU
AEBetako 100 bat boluntario 1936ko Gerran faxismoaren aurka borrokatzeko itsasoratu ziren New Yorken

AEBetako 100 bat boluntario 1936ko Gerran faxismoaren aurka borrokatzeko itsasoratu ziren New Yorken. Horiek izan ziren lehenak eta orotara 2.800 borrokalari ipar-amerikar inguruk hartu zuten parte Brigada Internazionaletako XV. Batailoian: Abraham Lincoln Batailoia. Gehienak komunistak ziren, eta arraza-segregaziorik gabeko AEBko lehen batailoia izan zen. Brigada Internazionalak elkartasun internazionalistaren eredu izan ziren. 53 herrialdetatik 35.000 boluntario baino gehiago joan ziren Espainiako Estatura frankismoaren aurka borrokatzera eta zenbait kalkuluren arabera, 10.000 bat hil ziren.

Iturria: Rémi Skoutelsky, Novedad en el frente. Las Brigadas Internacionales en la Guerra Civil (Temas de hoy) + William Loren Katz eta Marc Crawford, The Lincoln Brigade. A Picture History (Wipf & Stock).