argia.eus
INPRIMATU
Abiazio italiarrak Donostia bonbardatu zuen

Abiazio italiarrak Donostia bonbardatu zuen. Hiriaren erdiguneari eraso egin eta sei zibil hil zituzten, haietako bi haurrak. Erasoek dozenaka pertsona zauritu zituzten. Gerrako Komisariotzak aire-erasoez ohartarazteko alarma sistema abiatu zuen orduan, eta El Pueblo Vasco egunkariaren egoitza zegoen eraikinean ezarritako sirenaren bidez aire-erasoen hasiera zein amaieraren abisua emango zuten egun hartatik aurrera, herritarrek babes har zezaten.

Iturria: Xabier Irujo, Atlas de Bombardeos en Euskadi (1936-1937) (Gogora, Memoriak bilduma).