argia.eus
INPRIMATU
Abiazio errepublikanoak Gasteizko lantegi eta artilleria kuartelak bonbardatu zituen

Abiazio errepublikanoak Gasteizko lantegi eta artilleria kuartelak bonbardatu zituen. Araban eta Nafarroan altxamendu militarrak berehala zapaldu zituen arerioak, eta 1936ko Gerraren hasieratik matxinatuak izan ziren nagusi lurralde horietan. Lantegi eta artilleria kuartelak xede zituen eraso estrategikoa izan zen Gasteizkoa, eta 11 hildako eta hemeretzi zauritu eragin zituen. Hego Euskal Herrian aireko bonbardaketen %12,5 izan ziren armada errepublikanoak egindakoak; gainerakoak matxinatu frankistek eginak izan ziren.

Iturria: Xabier Irujo, Atlas de Bombardeos en Euskadi (1936-1937) (Gogora, Memoriak bilduma).