argia.eus
INPRIMATU
Lehen euskal haur erbesteratuak Galesera iritsi ziren

56 euskal haur errefuxiatu hartu zituzten Galesen. Harrera beroa egin zieten, eta Caerleon komunitateko barnetegi batean kokatu zituzten. Bertan eratu zen Basque Boys futbol taldea, adibidez, eta barnetegirako dirua biltzeko partidak jokatzen zituen. Maiatzean 3.862 euskal haur errefuxiatuk Habana ontzian erbesterako bidea hartu ostean, Southamptonera iritsi ziren, Ingalaterrara, eta behin-behineko kanpalekuan kokatu ostean, Erresuma Batuan zehar banatu zituzten.