100.000 lagun bildu ziren zentral nuklear baten eraikuntza lanak gelditzeko, Alemaniako Errepublika Federalean. Hainbat protestaldiren ostean, 1977an Brokdorfeko erreaktorearen eraikuntza lanak geldituak zituzten, baina 1981ean lanak berriz ekin nahi zieten agintariek. Milaka lagun bildu ziren Bonn hirian hori eragozteko; 10.000 poliziari aurka egin zieten eta istilu handiak izan ziren. Mugimendu ekologista oso idartsua zen Alemanian. Azkenean, handik bost urtera, erreaktorea martxan jarri zuten, Txernobylgo istripua gertatu berritan.
Iturria: Environmental Justice Atlas