Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte: "Grebaren arrakasta ikusita errotik aldatu behar dira orain arteko politika publikoak", aldarrikatu dute. Eusko Jaurlaritzak berretsi du ez duela "inondik arrazoirik... [+]

Sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Urko Aierbe (LAB): “Egiaztagiria daukan langile kopuru handia izan dezakegu, eta euskaraz lan egiteko gai ez izan”

Urko Aierbe LABeko euskara idazkaria da. Haren ustez, EAEko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua, Eusko Jaurlaritzak ostegunez onartu duena, administrazioa euskalduntzeko aukera galdua da. Dekretuaren hasierako zirriborroetatik orain onartu denera atzerapausoak... [+]


Ahal Dugu eta Sumar bananduta aurkeztuko dira Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara

Lander Martínez Sumarreko bozeramaileak egintzat eman du banaketa eta Alba García alderdi horretako lehendakarigaiak ere ez du gaur gaurkoz posible ikusten koaliziorik.


Kontseiluaren balorazioa EAE-ko administrazio publikoa euskalduntzeko dekretu berriaz
“Dekretuak ez die erantzuten euskararen normalizazioak dituen erronkei eta egiazko posibilitateei”

Jaurlaritzak EAEko administrazio publikoa euskalduntzeko iragarri duen dekretua baloratu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Aurrerapauso batzuk onartzen badizkio ere, gabeziak eta eta dekretuak hasierako bertsiotik azkenera bidean izan dituen aldaketa negatiboak azpimarratu ditu... [+]


Lehen arreta eta lan-baldintzak indartzeko premia

Eusko Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu ospitaleak handitzeko, eta ESK sindikatuak “desegokitzat” jo du erabakia.


2024-02-20 | Leire Artola Arin
Langile publikoek euskara egiaztagiria “errazago” eskuratzeko dekretua onartzekotan da Jaurlaritza

Euskararen normalizaziorako dekretu berria onartzekotan da Jaurlaritza, eta helburua da “euskara zigor eta oztopo gisa ez ikustea” lanpostu publikoetan. Neurrietako bat da hizkuntza eskakizuna lortzeko aukera izango dutela lanpostuan euskara “modu... [+]


Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren araudi berriak "isilpean" murrizketak dakartzala salatu dute

ESK sindikatuaren Argilan plataformak, Berri Otxoak plataformak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak helegitea jarriko diote DSBEaren araudi berriari, prestaziorako sarbidea mugatu eta "eskubide gehiago murriztuko" dituelako euren esanetan.


Sektore publikoan hirugarren greba eguna deitu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, "borondate politikorik ez dagoela" salatzeko

Hirugarrenez hilabete gutxitan grebara joko dute sektore publikoko langileek lan baldintzak negoziatzeko "borondate politikorik ez dagoela" salatzeko. Martxoaren 12rako deitu dute lanuztea ELA, LAB, CCOO, Steilas eta ESK sindikatuek. Oraingoan Satse sindikatua ez da... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


Borondatezko CO2 merkatu bat sortu nahi dute EAEn

Euskal enpresei, haien karbono aztarna gutxitzeko, aukera eskainiko zaie basozain txikien zuhaitzen karbonoa erosteko.


Ikastetxeetan jantoki-zerbitzua ematen zuen Serunion enpresari kontratua eten dio Jaurlaritzak

Ikasturtean zehar enpresaren jantoki-zerbitzuak hainbat ikastetxeetan sortutako “arazoengatik” eten dute kontratua.