Durangoko Azokak 100.000 bisitaritik gora jaso ditu gorabeherak izan arren

Argitaletxe eta diskoetxeetako lagunek aurreko urteetako edizioetan baino jende gutxiago sumatu arren, antolatzaileen arabera azken egunean izaniko jende kopuruarekin aurreko urteetako zifrak parekatu egin dira. Igandea eta asteartea izan dira aurtengo egunik jendetsuenak.

"Gero eta gehiago, bisitaria ikusle izatetik parte hartzaile izatera igarotzen ari da"

Egun oso baten falta izan arren, momentuz azokak esku artean dituen zenbatekoak eta balorazioak aurkeztu nahi izan ditu. Gerediaga Elkarteko presidente Nerea Mujikak aipatu duenez, Durangoko Azokak aurtengo edizioaren balorazio positiboa egin du, zenbatekoei dagokionez eta, batez ere, nolakotasunei dagokionez. ‘Bizitzekoa DA’ izan da aurtengo leloa, eta helburu hori bete egin dela azpimarratu du Mugikak.

Euskarazko hedabideen kontsumoak gora egin du: %32 zortzi urtean

Egun, euskaraz hitz egiteko gai direnen %45ek egunero kontsumitzen ditu euskarazko hedabideak, CIES enpresak kaleratutako datuen arabera. Euskarazko komunikabideen kontsumitzaileen kopurua %32 igo da azken zortzi urteetan.

Durangoko Azokan Argia-jende asko ari da hurbiltzen salgunera, erostera, agurtzera edo zoriontzera

Jende asko ari da pasatzen Durangoko Azokako ARGIAren gunetik, bai bertako proiektuak erostera, bai harpidetza egitera, informazioa jasotzera edo, besterik gabe, apur bat hitz egitera eta zorionak eta animoak ematera.

Zer da astelehen honetan Durangoko Azokan?

Durangoko Azokak berak honela zehazten du astelehen honetako programa: Areto Nagusian, esaterako, ohiko moduan Gogoetaren Plazaren bi saio egingo dira. Eguerdiko 12:30ean “Istorio bat...nola haizatu” titulupean, Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga eta Beñat...

51.Durangoko Azokak zabaldu ditu ateak

Karrika antzerki taldekoen ekitaldiarekin hasiera eman diote 51. Durangoko Azokari. Bizitzekoa Da! leloa duen eta bost egun iraungo dituen azokak gaur zabaldu ditu ateak ikasle egunarekin.

ARGIAren mahaian dugu hitzordua

Durangoko Azokara bazatoz, ARGIAren mahaian opari berezi bat duzu zain: Mozal Legeak ARGIAri jarri zion isunari erantzunez aurten atera dugun azala, poster bihurtuta. Horrelako erasoei aurre egiteko ARGIAren indarra jendea da. Horregatik, ARGIA-jende gehiago egitea eta bakoitzak ahal duen ekarpena egitea izango da aurten helburu nagusia. ARGIAren mahaian eskuratu ditzakezun liburu eta egutegien artean, aurten ere ez da saltsarik eta umorerik faltako. Pasa mahaitik eta esan ARGIAkoa zarela. Posterra emateko aitzakian, elkar ezagutzeko desiatzen gaude.

Durangoko Azoka ate joka

Durangoko Azoka aurkeztu du Gerediaga Elkarteak, eta Christine Etchevers baionarra izango da aurtengo edizioko irudiaren egilea. Aurrekontuari dagokionez, iaz baino 80.000 euro gutxiago dituztela azaldu dute antolatzaileek.

Zabalik dago Ahotsenean izena emateko epea

Urriaren 4tik aukera dago Durangoko Azokako Ahotsenean izena emateko. Aurkeztutako lanek euskarazkoak eta 2016an sortutakoak izan beharko dute, eta izen ematea posta elektronikoz egin beharko da, info@ahotsenea.net helbidean.

Ez dakit

Nik ez dakit Durangoko Azokak mozkinik eman dien bertan aurkeztu diren enpresa kulturalei. Liburu eta disko asko saldu dituzten. Adinaren diskrezioan azokara hurreratu diren idazleak gai izan diren zutik irauteko, ordu luzeen osteak gerriko hezurdura lekutik aterata, eta gero, etxera itzuli diren...

Durangoko Azoka itxi ostean, kontuak egiteko ordua

Durangoko ajearekin hasi du astea euskal kulturak: joan da 50. edizioa eta balantzea egiten hasiz gero buru adina aburu izango dira. Gauza batzuk ordea, nekez eztabaidatuko dizkizu inork. Edukiz betea Identitate-krisia bizi izan zuen Azokak beroaldi ekonomikoko urteen hondarrean. Kontsumo...

50. da

Francoren diktadurapean, 1965eko azaroaren 1ean antolatu zuten lehen edizioa. 19 argitaletxek hartu zuten parte Andra Mariaren basilikako arkupean. Ordutik ez da mende erdia alferrik igaro. Euskal Herriko sorkuntzaren erakusleiho nagusietako bat da Durangoko Azoka eta euskal sortzaileentzat urteroko mugarria. Argazkia: Dani Blanco.

Durangoko Azokaren oso balorazio positiboa ARGIAtik

Urte berezia izan da aurtengoa ARGIArentzat. Lehen aldiz postu hirukoitza jarri dugu Durangoko Azokan, eta stand irekia izanik, herritarrek parte hartu eta eman-hartzeko leku polita bihurtu da gure erakusleihoa.

"Borobila eta eraginkorra" izan da Durangoko Azokaren 50. edizioa

120.000 pertsona batu ditu aurten Euskal Liburu eta Diskoen Azokak, azkeneko eguneko datuak oraindik kontatzeke daudela. Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute, esanez azokaren 50. edizioa  “borobila” eta “benetan eraginkorra” izan dela.

Zuzenean | Ahotsenea une honetan

Ikusi Durangoko Azokako Ahotsenea sortzaileen guneko emanaldiak, EITBren seinalearen bidez.

120 proposamen izanen dira 2015eko Ahotsenean

Aurten Ahotsenea hazi egin da. 2013ra arte 55 sortzaile har zitzakeen guztira. 2015ean, 120 aurkezpen baino gehiago izango dira (egia da aurten bost egun direla).

Ikus-entzunezkoetan sexismoa antzemateko tailerra Katixa Agirreren eskutik

Emakundek antolatuta, Katixa Agirrek “Ikus-entzunezko sindromeak: sexismoa gazteei zuzendutako ikus-entzunezkoetan” hitzaldi tailerra eskainiko du Durangoko Azokan gazteentzat.

Zer topatuko duzu Durangoko Azokan ARGIAren gunean?

Durangoko Azokan izango gara ARGIAko kideok. Pasa bixitan eta animatu proiektua laguntzera. Zenbat eta gehiago izan, orduan eta indar handiagoz ariko gara lanean.

Kale izenak baino, onarpen handiagoa behar dute/dugu

Ospakizun, gorazarre eta omenaldi eguna bihurtu da azken urteetan abenduaren 3a, eta aurten euskaldun berriei dagokie ohore hori. Euskara ikasteko egin duten ahalegina eskertzeko, euskaldun berriak izango dira egun horretako protagonistak.

Irauntza eta iraultza

Jon Sarasua Jakobaren baratzearen baztertxo batean jarri dut begia. Joxean Artzek egiten digu kuku kontrazaletik, eta Nemesio Etxanizek haren tolesduratik. Koldo Izagirre, Lauaxeta, Montoia, Juan Kruz Beloki, Borges edo Xabier Leteren aleak ere hortxe daude, ortuaren ertzeko barazki. Belar...

Nafarroako Gobernuak Durangoko Azokan parte hartuko du 15 urte eta gero

Gerediaga Elkarteak iragarri duenez, Nafarroako Gobernua Durangoko Azokan izango da aurten. Hamabost urte igaro dira euskal kulturaren azokan parte hartzeari utzi zionetik.

Grezia eta Europar Batasuna. Eta herritarrok eta politika?

Greziaren etorkizuna kolokan egotea bukatzear dago azken hilabeteetako negoziazioen eta kezken ondoren, formalki behintzat. Greziak Europar Batasunaren (EB) baldintzak onartu ditu, erreferendumean EBren “azken proposamena” herriak errefusatu eta gero. Grezia galtzaile: lehen...

Itunetan da gakoa, ez irabaztean

Nafarroan urduritasuna sektore politiko guztien muinera iritsi da. Azken 30 urteetako hauteskunde garrantzitsuenak izan daitezke bertakoak. Araban, euskal PPren biziraupena da jokoan. Eta Gipuzkoan ikusiko da neoliberalismoari aurre egin nahi dion EH Bildu moduko indar independentista bati,...

Arrazoia izatea ez da nahikoa

Arrazoia izatea, berez, garrantzitsua da, baina ez dakit arrazoia izatea kasu batzuetan beharrezkoa ote den. Batzuetan ez dugu bide bat edo beste arrazoi egokiengatik aukeratzen baina bideak arrakastara eramaten gaitu, lortu nahi genuen helmugara.

Espezialista elebidunen koadro medikoa

Orain egun batzuk lagun batek galdetu dit ea ezagutzen dudan neuropediatraren bat, euskaraz mintzo dena, atzerapen psikomotorra duen ume batentzat, honek espezialitate horretako arreta behar baitu. Ez dakit informazio hori, euskaraz mintzo diren herritarren esku ote dagoen, pazientea artatzeko zerbitzuen bidez.

Euriaren gainetik, bisitak gora Durangoko Azokan

120.000 lagun baino gehiagok bisitatu dute aurten Durangoko Azoka. Antolatzaileen hitzetan aise gainditu dute iazko bisitari kopurua.

Ni banoa

Ez naiz saiatu ere egingo. Iskin egiten. Gaiari. GAIARI. Ebentoari. Munstroari. Eta, hortaz, nire pendulu-izaera onartu, eta kontua ez ebitatzetik harago, erdigunera ekarriko dut euskal kultura delako hori zentro bilakatzen den garaia. Albistegien ardatz, gaztelaniazkoena ere, @aranagoiri-ren...

Durangoko Azokak, ateak zabalik

Abenduaren 5etik 8ra bitartean abian egongo da Durangoko Azoka. 49. urteurrena du aurtengoa, eta 150 ekitaldi prestatu dituzte lau egunotarako.

Ahotsenea, euskal sortzaileen elkargune izateko prest

Durangoko Azokaren baitan abenduaren 5, 6 , 7 eta 8an Ahotsenea euskal sortzaileen topagune bihurtuko da. Aurten gainera Ahotseneatik kanpo gelditu diren lagunak hartzeko asmotan, bi karpa jarriko dituzte.

Anuntxi Arana antropologoak jasoko du Argizaiola saria

Okzitania izango da aurten Durangoko Azokako herrialde gonbidatua. Argizaiola saria Anuntxi Arana antropologo eta ARGIAko kolaboratzaileak jasoko du, egindako ikerketengatik eta Baionan AEKn irakasle bezala eta mugimendu feministetan egindako lanagatik.
Multimedia

2015-12-04  |  Durangoko Azoka

Plaza bakarra

Topaguneak antolatutako Kameratoia lehiaketaren 2013ko lehen saria eskuratu zuen lana.

2015-12-04  |  Durangoko Azoka

Desfasearen plaza

Aritza Munarriz, Aitziber Ruiz, Cristina Pascual eta Naroa Larribaren lana Kameratoia lehiaketarentzat.

2013-03-20  |  Durangoko Azoka

Korrika 18 | 7. eguna

Korrikaren zazpigarren eguneko irudirik onenak. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa ikutu zituen Korrikak Martxoaren 20an. Iturria: EiTB.

2011-12-08  |  Durangoko Azoka

Durangoko Azokatik bueltaka

Beranduegiko lagunak Serengetiko lehoien antzera murgildu gara Durangoko Azokako oihanean, galdurik eta babesgabe dagoen kulturetari hozka egiteko asmoz.

2010-12-20  |  Durangoko Azoka

Durangoko Azokaren eboluzioa

1965ean sortu zenetik eobluzio luze eta emankorra bizitu du Durangoko idsko eta liburu azokak. Kronologia honetan eboluzio hori ulertzeko giltzarri diren data eta gertaerak bildu ditugu.

2009-04-07  |  Durangoko Azoka

2.504 kilometro Korrika

Euskal Herian barrena 2.504 kilometro egin ostean, Gasteizen egin zuen sarrera Korrikak AEKko arduradunen eskutik baita Pirritx, Porrotx eta Marimototsek lagunduta ere.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys