Piztu Ezazu Argia 970x90

Quebrantahuesos eta dopina, loturik berriz ere

Hiru bider irabazi du Angel Vázquez txirrindulariak Quebrantahuesos proba, martxa, lasterketa edo nahi duzuen bezala deitua. Aurten ere lehenengoa zioan, Guardia Zibilak geratu duen arte. Debekatua zuen ateratzea.

RhGas6: Dopinari irekitako ate berria?

Zer da RhGas6 delakoa? Ba al du loturarik dopinarekin? Pasaporte biologikoak detekta al dezake? Erantzun erabat zehatzak ematea zaila dela dioen arren, azalpen aberasgarriak eman ditu J.J. Muruzabalek Cobbles&Hills webgunean.

Futbolarien errendimendua hobetu dezake dopinak

“Sustantzia bakar batek ere ez dizu lagunduko eskuadratik gola sartzen”. Egia da Realeko jokalari Xabi Prietok dioena. Baina ez da nahikoa arrazoi futbolariak dopinaz balia ezin daitezkeela ukatzeko, debekatutako sustantzia batzuek errendimendua hobetzen lagundu dezaketelako. Oraingoz kasu bakan batzuk besterik ez dira ezagutarazi, eta ezin dezakegu esan dopina praktika orokorra denik futbolean. Baina futbolariak ez dira tentazio-bekatu orotatik libre dauden super-aingeruak.

"Armstrongen taldeak dopin metodo sofistikatuenak erabili zituen"

"US Postal taldeak dopinaren historiak sekula ezagutu duen dopin programarik sofistikatu, profesionalizatu eta arrakastatsuena jarri zuen abian. Frogek ez dute zalantzarako zirrikiturik uzten". Travis Tygart dopinaren kontrako AEBetako agentziako (USADA) zuzendariaren hitzak dira. 200 orriko txostenak jasotzen dituen frogekin, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) Lance Armstrong estatubatuarrari zazpi Tourrak kentzea du helburu USADAk.

Egia al da ozonoa injektatuta dopatzen direla kirolari batzuk?

Neurri batean bai, egia da. Tira, egia da errendimendua hobetze aldera kirolari batzuk odolean ozonoa injektatzen dutela baina, antza, horrek ez die batere mesederik egiten, ez behintzat orain arte egindako ikerketek diotenez. Eta egia da kirolariak zigorra jaso dezakeela ozonoa injektatzeagatik, baina ez justu gorputzean produktu hori sartu duelako, odola atera eta berriro injektatu duelako baizik. Alegia, hainbat adituren hitzetan ozonoa bere horretan ez da produktu dopatzailea, baina odol auto-transfusioa legez kanpoko ekintza da.

Andy Miah: “Kontrolatutako dopina bidezkoagoa litzateke antidopina baino”

Txirrindularitzaren zaleak Frantziako Tourrean gertatzen dena jarraitzen ari diren asteotan, ezin ahaztu lasterketarekin lotuta azaldu izan den dopinaren afera. 2012ko edizioan ere atera da kontua Remy Di Gregorio atxilotu dutelako. Horrelako jazarpenak alde batera utziko lituzke Andy Miah kirol etikan adituak. La Vanguardia egunkariak egin dion elkarrizketako pasarte batzuk dituzue jarraian.

Bi urteko zigorra Alberto Contadorri

Alberto Contador ziklista espainiarrari bi urteko zigorra jarri dio Kirola Arbitratzeko Epaitegiak (TAS), 2010eko Frantziako Tourrean emandako positiboagatik. Hala, urte hartan irabazi zuen Tourra eta iazko Italiako Giroa kendu egin dizkiote Contadorri, eta aurten ezingo du abuztuaren 6a arte lehiatu.

Contadorren positiboa berretsi eta hura zigortzeko eskatu du UCIk

Txirrindularitza eta dopina elkar helduta berriro ere. Zeresana emango duten bi albisterekin oheratu ginen atzo. Batetik, Alberto Contador ziklista espainiarrari diziplina prozedura irekitzeko eskatu dio Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) Espainiako Txirrindularitza Federazioari (RFEC). Frantziako Tourrean egindako analisi batean klenbuterola aurkitu zuten Contadorren gernuan. Azken asteotan UCIko zientzialariak positibo hori ikertzen aritu dira, eta atzo jakinarazi zuten Contadorri prozedura zigortzailea irekitzeko motiboak badaudela.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys