Ingurumena > Azpiegitura handiak > Donostiako metroa?

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2017-02-16

Donostiako Koldo Mitxelenan egindako mahai-ingurua ondorengo parte-hartzaileekin: Satorralaia, Metroaren pasantea gelditzeko bizilagunen mugimendua (Belen Martinez), Belartza 2 Gelditu (Mikel Esnaola), Uliako Lore Baratzeak (Leire Rodriguez), Sos Miracruz 19 (Josean Arrieta), Errausketaren aurkako Donostiako plataforma (Juanmi Malatas). Aurkezle eta moderatzailea: Lander Arbelaitz (ARGIAko kazetaria).

Donostiako metroa? kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Donostiako metroa?
Sakonean
2016-11-14 | Lander Arbelaitz
Donostia "Demokraziaren Munduko Hiriburu" izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek

Donostiako udaletxearen aurrean protesta gisa kontzentrazioa deitu dute azaroaren 16an hiriko hainbat taldek: Satorralaia, Errausketaren Aurkako Mugimendua, SOS Miracruz 19, Stop Desahucios, Eleak/Libre, LAB. EH Bildu eta Ahal Duguk ere babesa adierazi dute. Egun horretan “Demokrazia Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala” hasiko da. 18:30ean egin dute deialdia eta aipatu foro globalaren hasiera ekitaldia 19:00etan izango da udaletxean.


2016-11-02 | ARGIA
Donostiako bizilagunen borrokei buruzko mahai ingurua azaroaren 8an

Mahai ingurua antolatu dute azaroaren 8rako Koldo Mitxelenan, 19:00etan “Bizilagunen borrokak Donostian: Esperientziak trukatzen” izenburupean. Hirian lanean ari diren ondorengo kolektibotako kideak izango dira: Satorralaia, Donostiako metroaren pasantea gelditzeko bizilagunen mugimenduko Belén Martínez; Añorgako Belartza 2 Gelditu-ko Mikel Esnaola; Uliako Lore Baratzeatatik Leire Rodriguez; Groseko SOS Miracruz 19 kolektibotik Josean Arrieta; Errausketaren... [+]


2016-07-31 | Lander Arbelaitz
Donostiaren elitizazioa azeleratzen ari da

Donostiako botere faktikoek hiria eraldaketa prozesu batean murgilduta daukate instituzioen laguntzarekin. Geroz eta garestiagoa den hirian, “proiektu estrategikoak”, turismoa erakartzeko politikak eta etxebizitzekin negozioa egiten duten higiezinen interesak elkarri lotuta doaz. Ikus dezagun gertuagotik zer ari den gertatzen, ziurrenik, urte gutxian ezberdina izango baita 2016ko Europako Kultur Hiriburua.


Metroa Donostian?

Donostiako Metro pasantea edo igarobidearen proiektuak desadostasun zabala pizten du hirian. Herritar askoren iritzia argia da gaiari buruz: Donostiak ez du Metrorik behar eta egitasmo hori geldiarazi behar da auzi honetan eztabaida eta erabaki prozesu partehartzaile bat irekitzeko.


2016-05-27 | ARGIA
"Stop metroari" egin dute aldarri hainbat bizilagunek Donostiako udal plenoan

Hamarnaka bizilagun bildu dira ostegun goizean Donostiako Udal-Plenoan hirian Metroaren proiektua geldi dezatela aldarrikatzeko.


2016-05-24 | ARGIA
Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren "zentzugabekeria"

Donostiako metro proiektua gelditzeko sortutako Sator Alaia mugimenduak aste honetan egingo diren bi ekintzatan parte hartzeko deia egin du. Batetik, ostegunean, maiatzak 26, gai horri buruz egingo den Udaletxeko osoko bilkuran elkartu eta egitasmoarekiko desadostasuna adieraziko dute. Bestetik, salaketa ekitaldia egingo dute larunbatean, Kontxako hondartzan.


2016-05-18 | ARGIA
Metroaren aurkako banderolaz bete nahi dituzte Donostiako balkoiak

Sator Alaia bizilagunen mugimenduak hainbat ekintza iragarri ditu Donostiako metro proiektua geldiarazteko asmoz. Aurreratu dutenez, Detritus artistak egindako banderolak zabalduko dituzte bizilagunek balkoietan jar ditzaten.


Metroari buruz erabaki al dezakete zerbait donostiarrek?

Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko aretoa bete zen asteartean Sator Alaia kolektiboak metro proiektuari buruz antolatutako mahai inguruan. Honelako egitasmoetan herritarren erabakitzeko eskubidea aztertu zuten.


2016-02-17 | ARGIA
Kontzentrazioak egingo dituzte astero Donostiako metroa geldiarazteko

Asteazken honetatik aurrera, Metroaren proiektua geldiaraztea eskatzeko astero kontzentrazio bat egingo dute, 17:30ean.


Donostiako metro proiektuaren auziak Eusko Jaurlaritzara egin du jauzi

Sator Alaia Donostiako metro proiektuaren aurkako taldea hiriko alkate Eneko Goiarekin batzartu zen astearte arratsaldean. Bileran “eztabaida eta erabaki prozesu parte-hartzaile bat” irekitzea eskatu zuen mugimenduak. Bere aldetik, eskaera Eusko Jaurlaritzara helarazteko konpromisoa hartu zuen alkateak. Horren aurrean, “proiektua gelditzeko eta herritar zein talde sozialekin iritziak elkartrukatzeko” premia helarazi nahi izan dio Sator Alaiak Eusko Jaurlaritzako sailburu... [+]