Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Donostia 1813
Sakonean
2013-09-16
Donostia 1813 hitzaldi ibiltaria
MULTIMEDIA - solasaldia

2012ko abuztuaren 31an Josu Tellabidek emandako hitzaldi ibiltaria. Donostia sutan elkarteak antolatuta.


2013-09-05
Donostia 1813 herri antzerkia
MULTIMEDIA - ekitaldia

Donostiako suntsiketaren 200 urteurrena dela eta 150 lagunek antzeztu zuen lan hau Donostiako plaza Berrian. Gidoia Eneko Olasagastik egin zuen eta aktoreen artean Ramon Agirre eta Klara Badiola daude. Unai Gaztelumendi, Uxue Alberdi eta Beñat Gaztelumendi bertsotan... [+]


Historia ahanzturan gera ez dadin abuztuaren 31rako hainbat ekintza Donostian

1813ko Donostiaren suntsiketa oroitzeko egitarau zabala prestatu dute abuztuaren 30 eta 31rako. “Biktima guztien ezagutza” dute oinarri ekintzek sarraskiaren 200. urteurrenean, historian galduta ez geratzeko.


2013-08-14
Carlos IV

Espainiako erregea. Erresumaren ardura María Luisa de Parma andrearen eta Manuel Godoy balidoaren esku utzi zuen. 1808an, krisialdi politiko eta militarraren erdian, Fernando VII.a semearengan abdikatu zuen; baina Napoleon ados egon ez eta semea behartu zuen koroa... [+]


2013-08-14
Godoy

Carlos IV.aren balidoa. Bere jarduera profesional meteorikoa Carlos IV.a erregearen emaztearekin, Maria Luisa de Parmarekin, izandako erlazioarekin lotu da. Konbentzio Gerran Godoyk traizio bezala hartu zuen Donostia Moncey jeneral frantsesari errenditu izana. 1800an... [+]


2013-08-14
Rey

Brigadako jenerala eta Donostiako gobernari militarra 1813an. Espainian 1808an sartu zen, Kataluniako armadaren Estatu Nagusiko buru. 1813an Donostiako gobernari militar izendatu zuten. Ugartemendia eta Jauregi San Bartolome gainera iritsi zirenean, donostiarrei haien bila... [+]


2013-08-14
Castaños

Baileneko dukea, espainiar militar eta politikaria. Campo de Gibraltar-eko komandante jenerala zen 1808an, frantsesen inbasioa gertatu zelarik. Baileneko borrokan Duponten tropak azpiratu zituenez, behin-behinean frantsesak penintsulatik egotzi zituen; huraxe izan zen ordura... [+]


2013-08-14
Wellington

Donostiako aldirietatik zuzendu zituen hiriari eraso egin zioten tropak, nahiz eta, Iruñeko frontean egon ahal izateko, azken erasoaldia Thomas Grahamen esku utzi. Sarraskitik bizirik ateratakoei laguntza ukatu zien, eta ez zuen bere gain hartu bere tropek hiriaren sute... [+]


Donostia 1813-2013
Oroitzeko garaia

Duela 200 urte Donostia arpilatu, erre eta suntsitu zuten, ehunka donostiar hil zituzten, emakumeak sistematikoki bortxatu... Ordutik hona, gau izugarri horren oroimena lausotzen joan da, bertsio interesatuen eraginez distortsionatzen. Bigarren mendeurrenak aukera paregabea... [+]