Euskal Herria > Gipuzkoa > Donostia

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Donostia kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Donostia
Sakonean
"Merkatuak ezin du irentsi literatura aldizkari bat euskaraz, baina euskal kulturak behar du"

20 urtez, Koldo Mitxelena Kulturuneko zuzendari aritu da Frantxis Lopez Landatxe (Donostia, 1953). Pasa den abenduan utzi zuen postua, nahiz eta ibili, badabilen oraindik, han eta hemen. Anekdota adierazgarri bat: hizketan aritu garen ordubetean, bost lagunek eten digute haria, Frantxis agurtu eta erretiroa zer moduz doakion jakin nahi zutela-eta.


2017-05-11 | ARGIA
Laboaren omenezko murala berriz margotu dute Donostian, Udalari itxaron gabe

Donostiako Udaleko garbiketa zerbitzuek ezabatu egin zuten duela hamar egun Mikel Laboaren omenez Antigua auzoan egindako murala. Berriro margotu dute, erabakiak eragindako polemikaren ostean.


Zakur berdeen begirada aldarrikatuz ospatuko du Lupa dokumental erakustaldiak 10. edizioa

Hamar urte bete ditu Lupa X dokumental erakustaldiak eta egitarau bete-betea iragarri dute ospatzeko. Maiatzaren 11tik 14ra hamahiru film eskainiko dituzte Errenteria-Oreretan eta Donostian.


Donostiako Udalak etxebizitza turistikoak erregulatzeko ordenantza berria egingo du

Donostiako Udalak adierazi du etxebizitza turistikoak erregulatzeko lanean ari da, eta maiatzaren 19ra bitarte ekarpenak egiteko aukera dagoela. Donostiako turismoa zuzentzeko lau urteko plana ere egiten ari dela iragarri du.


Erraustegiaren aurkako protestak egin dituzte, obrak hasi behar ziren egunean

Zubietako Erraustegiaren aurkako protestak dituzte Gipuzkoako hogei herri baino gehiagotan. Ernaiko kideek zaborra jaurti dute EAJren Gipuzkoa Buru Batzarraren egoitzaren sarreran eta margoketak egin dituzte. Astelehenean hastekoak ziren erraustegiaren lanak, baina oraindik geldirik daude.


Aske Guneko gazteen askatasuna eta Mozal Legea indargabetzea aldarrikatuko dituzte IV Libre Topaketan

IV Libre Topaketak egingo dituzte ostiralean eta larunbatean, Donostian, Eleak-Libre mugimenduak antolatuta, Mozal Legea salatu eta Aske Gunean atxilotutako gazteen askatasuna aldarrikatzeko.


2017-05-04 | Lander Arbelaitz
Epaituek kartzela saihestuko dute eta "Ertzaintzaren akusazio faltsua" salatu dute

Bi pertsona atxilotu zituzten Donostiako Gros auzoan eraitsi zuten Kortxoenea gaztetxearen desalojo egunean, Ategorrieta kalean egindako eserialdian. Urtebeteko espetxe zigorra eskatzen zieten biei.


Donostiako Metro proiektua epaitegietara eraman dute, prozeduran irregulartasunak salatuz

Satorralaia bizilagunen mugimenduak salaketa jarri du EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salan Donostiako Metroaren Ikerketa Informatiboan dauden irregulartasunengatik.


Espainiako erregea Bilbon eta Donostian izango da ostiralean

Espainiako erregea ekitaldi banatan egongo da ostiralean Bilboko Iberdrola dorrean eta Donostiako Miramon parkean, goizez eta arratsaldez, hurrenez hurren. Donostian protestarako deia zabaldu dute.


"Zuen turismoa, gure miseria" salatu du Ernaik Donostiako hotel baten barnean

Donostiako Gros auzoan dagoen Arrizul hotela okupatu dute Ernaiko kideek maiatzaren 1ean, "hotelak eta turismo basatia gure hiria eta gure bizitzak okupatzen eta suntsitzen ari direla salatzeko". Ekintza azkarra izan da, bost minutu ingurukoa.