Euskal Herria > Ipar Euskal Herria > Nafarroa Beherea > Donapaleu

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2018-02-09 | Zabalik elkartea

Donapaleuko Zabalik elkarteak bildu du Nafarroa Behereko eskualde honetan hizkuntzak bi belaunalditan nozitu duen hondamendia eta azken urteotan berriro indar berritzeko herritarrak egiten ari diren ahalegina.

Donapaleu kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Donapaleu
2015-06-09 | Mikel Asurmendi
Euskara suspertzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte ekainaren 14an Amikuzen

Ekainaren 14an, heldu den igandean, Behaskaneko aintziratik abiatuz lasterketa eta ibilaldi zenbait antolatuak izanen dira Amikuzen. Izen ematea goizeko 9etan eginen da.


2015-02-24 | Laborari
"Inportanta da gazteari aukera bat emaitea bere enpresa sortzeko"

Gazteen aurrezkirako lekuko taldearen (GALT) arrakasta ikusirik, Euskaldun Gazteriak bigarren bati ekin dio, Nafarroa Beherean enpresa sortu edo itxitakoa berrabiarazi nahi duten gazteak finantzatzeko. Andde Etxeberri da elkartearen animatzailea.


Ekonomia bertokiratzetik zonbiak hiltzerainoko planak dituzte Amikuzen otsailean

Amikuzeko Zabalik elkartearen otsail ostegunetako zita klasiko bihurtzeko bidean da. Aurten zer antolatu duten iragarri dute eta, gaien ugaritasuna eta gaurkotasuna ikusirik, emango dute zeresan franko.


2014-05-22 | ARGIA
Amikuzeko euskararen egoeraz solastatuko dute Donapaleun ostiralean

Gaualdia antolatu du Donapaleun Zabalik elkarteak, maiatzaren 23an 20:30ean. Mattin Baxo euskara teknikaria eta Ione Josie Kontseiluko kidea izango dira hizlari. Euskararen erabilerak kezkatzen duen edonor da gonbidatua. Elkar ezagutzea eta aurrera jarraitzeko kuraia hartzea dira helburuak.


2014-04-03 | Ane Lusarreta
Istiluak jendarmeen eta protesta baketsua egiten ari ziren LABeko kideen artean Donapaleun

LABeko zenbait kidek Donapaleuko postaren aurrean protesta egin zuten larunbatean, langile bati kontratua berritu ez diotela salatzeko. Jendarmeekin istiluak izan zituzten ondoren.


2014-01-29 | ARGIA
Kooperatiben geroa eta hondakinen kudeaketa Donapaleun mintzagai

Zabalik elkarteak antolatuta, Otsail Ostegunen 18. edizioa egingo da datorren hilean Donapaleun. Hiru mintzaldik eta TELP tailerrak osatuko dute aurtengo egitaraua.


'Zabalik' webgunea sortu dute Amikuzen euskararen zerbitzuko

Nafarroa Behereko Donapaleun euskalgintza sustatzen duen Zabalik Elkarteak webgunea abiarazi berria du. Aurkezpena egin dute baliatuz aurten ere Otsail Ostegunak hitzaldien egitarauaren programa azaltzea. Otsaileko hiru ostegunez aztertuko dira Eñaut Etxamendiren kantagintza, Gipuzkoako hondakinen iraultza eta Mondragon ereduko kooperatibak Fagor erori ondotik. Laugarrenean, Kataluniatik ekarririk Euskal Herrian ezaguna egin den TELP formakuntza eskainiko dute Topaguneak emanik: "[+]


2014-01-10 | ARGIA
Kantonamenduen mapa berriak Ipar Euskal Herriko kanpo mugak errespetatuko ditu

Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko oposizioko alderdiek kritikatu egin dute Frantziako Barne Ministerioak osatu eta Pierre-Andre Durand prefetak aurkeztu dien kantonamenduen mapa berria. Alderdi Sozialistak eztabaidarako tarterik laga ez duelako azaldu dira haserre gainerako alderdiak. Ipar Euskal Herriaren muga historikoak errespetatuak izango dira.


2013-12-04 | Laborari
Arnaud Abbadie: "Herriek aski lan badute bizitzen, holako neurriekin hustuko dira segur"

Arnaud Abbadie laborari ari da Amorotze-Zokotzen. Haragitarako behiak hazten ditu eta barazkiak lantzen, Angeluko azokan saltzen dituena. Herriko alkate ere bada eta berrikitan parte hartu du PAC legeak nekazari txikiei ezarri nahi dien bazterketaren kontrako protestan.


2013-10-31 | ARGIA
Kantonamenduak berrantolatzeko PSren planak ez ditu Euskal Herriko mugak errespetatzen

Ipar Euskal Herriko kantonamenduen berrantolaketarako Alderdi Sozialistak egin duen proposamena kritikatu du hainbat eragilek, ez lituzkeelako Euskal Herriko mugak errespetatuko.