Kultura > Zinema > Dokumentala

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
'Wild Wild Country' telesail-dokumentala
2018-04-15 | Gaizka Izagirre

Netflix plataforma digitalak telesail berri bat estreinatzen duen bakoitzean (Stranger Things, Narcos, Black Mirror…) sekulako ikusmina sortzeko gaitasuna lortu du. Katalogoan ekoizpen propioko film bat sartzen dutenean ere (Annihilation, Okja…), mundu osoa adi egoten da. Baina dokumentalak txertatzen dituztenean, ostrazismoan erortzeko arrisku handia duten lanak bihurtzen dira, promozio kanpainetatik kanpo uzten dituztelako gehienetan eta edukien zerrenda potoloak betetzeko baino... [+]

Dokumentala kanaleko multimediak
Elbira Zipitriari buruzko dokumentala bultzatzeko 'crowdfunding'-a abian

Lehen euskal eskola klandestinoa sortu zuen emakumeari buruzko dokumentala grabatzen ari da Maider Oleaga zinema zuzendaria, Elbira Zipitria “benetan nor izan zen” erakusteko helburuarekin. Proiektuari ekarpenak egiteko aukera zabaldu dute, ekainaren 15era arte.


Zakur berdeen begirada aldarrikatuz ospatuko du Lupa dokumental erakustaldiak 10. edizioa

Hamar urte bete ditu Lupa X dokumental erakustaldiak eta egitarau bete-betea iragarri dute ospatzeko. Maiatzaren 11tik 14ra hamahiru film eskainiko dituzte Errenteria-Oreretan eta Donostian.


2017-03-09 | Estitxu Eizagirre
"Mundu bat ahoz aho" dokumentala ikusteko aukera gaur Villabonan

Nazioarteko inprobisatzaileen testigantzak biltzen dituen filma emango dute Mintzolaren egoitzan, 19:00etan. Dokumentalaren zuzendari Beñat Gaztelumendik aurkeztuko du lana.


Emakume graffitigileen kaleko arte borrokalaria, 'Girl Power' dokumentalean

Modu ilegalean eta sarri baldintza ez oso ziurretan kaleko paretak edota metroko bagoiak artez zipriztintzen dituzten graffitilariak ez dira soilik gizonezkoak. Emakumeak ere badira eta irrikaz daude, euren ahotsa entzun dadin eta batez ere euren obrak ikus daitezen. Girl Power da aukera hori eman dien lehen dokumentala.


Emakume graffitigileen kaleko arte borrokalaria, Girl Power dokumentalean

Modu ilegalean eta sarri baldintza ez oso ziurretan kaleko paretak edota metroko bagoiak artez zipriztintzen dituzten graffitilariak ez dira soilik gizonezkoak. Emakumeak ere badira eta irrikaz daude, euren ahotsa entzun dadin eta batez ere euren obrak ikus daitezen. Girl Power da aukera hori eman dien lehen dokumentala.


Punto de Vista jaialdiko zuzendaritza artistikoa utziko du Oskar Alegriak

Oskar Alegriak Punto de Vista –lagunartean Ikuspuntu– zinema dokumental jaialdiko zuzendaritza artistikoa utziko du aurtengo edizioaren ondoren. Hala iragarri du jaialdiak bere webgunearen bitartez, programazioaren berri ematearekin batera. Emak Bakia baita filmaren egileak 2013an hartu zuen jaialdiaren lema eta berak gidatuko duen azken urteak berrikuntza ugari dakar.


2017-01-22 | Saioa Baleztena
Arantza Diez. Errefuxiatuekiko axolagabekeriari aurre egiten
"Mediterraneoan gertatzen dena ez da drama, krimena baizik"

To Kyma. Rescat al mar Egeu dokumentalaren zuzendaria da Arantza Diez (Bartzelona, 1975) eta egunotan Lesbos, a cor obert liburua aurkezten ari da. Lesboseko bizipenak azaldu ditu, kazetaritza-kronika baino zerbait gehiago izan nahi duen liburuan.


"Karta astrala"
Arima bikiaren bila

Maitek krisi bat izan du. Zer hobeto, gertatu zaiona ulertzeko, krisi bera bizi izan duenarekin hitz egitea baino? Karta astralen arabera, Maiteren leku berean une bertsuan jaio zenak antzeko zikloak bizi izan ditu eta nortasun berdintsua du gainera. Haren bila abiatuko da Maite, erantzunen premian.


'Asier eta biok' ondoren, Aitor eta Amaia Merinoren film berria abian

Asier ETA biok filmaren sortzaileek proiektu berria dute eskuartean: Fantasia. “Ikusmira” saria jaso dute Aitor eta Amaia Merinok eta horri esker abuztua eta iraila bitartean Tabakalera izango da haien bizilekua, orain arte grabatutako materiala aztertzeko.