ARGIA.com - Denda

EROSKETA SASKIA
Ez duzu produkturik saskian

Jolasak

Bizi-Birzi

Jolas honetan hainbat birziklapen fitxa lortu beharko ditu jokalariak. Koloretako fitxak irabazteko ibilbidean agertuko diren hainbat froga eta galderak ondo erantzun behar dira.

Bi minutuko epea izango du jokalariak. Erantzuna edo froga gaindituz gero aurrera egingo du taulan zehar ahalik eta fitxa kopuru handiena lortuz. Peoiek garraiatuko dituzte fitxak, baina ezin dituzte bost fitxa baina gehiago eraman. Jolas honetan ez da nahikoa izango lehenengo iristea, ezta fitxa asko pilatzea ere... jolas honetan hondakinen kolore guztiak osatzeak du saria!

Gutxienez bi eta gehienez 5 pertsonak jokatzea baimenduz, Bizi-Birziren helburua da haur eta gazteak birziklapenaren mundura inguratzea modu atseginean. Galdera-erantzunetan, hondakinen hainbat arlo lantzen ditu kontsumo arduratsuaren inguruko azalpen txiki batzuk emanez: gai bakoitza ondo biltzeko nola sailkatu, materia organikoaren balioa, materialen berrabilpenaren garrantzia, hondakinak gutxitzearena eta abar.

Jolasaren taula biribilak irudikatzen du produktuen bizitza ez dela kontsumitu ondoren bukatzen.  Birziklatuz gero, horien hondakinak beste modu batean eta beste itxura batekin kontsumorako prest egon daitezke berriro: organikoa, lurrari ongarri gisa itzulita; paper zaharra egunkariko orri berri bihurturik; jogurt potea jostailu itxura hartuta…

Bizi-Birziren helburu nagusia disfrutatzea eta lagun artean ondo pasatzea denez, jolas dibertigarri bat egiten ahalegindu da ARGIA: “Gure ekarpena, pertsona bakoitzaren ohitura aldaketa txiki batek zenbat dezakeen transmititzea izan da”.

Prezioa: 12,00 €

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys