ARGIA.com - Denda

EROSKETA SASKIA
Ez duzu produkturik saskian

Aktualitatearen Gakoak

Aktualitatearen Gakoak 2016

Harpidedunek etxean jaso dutenez, Aktualitatearen gakoak liburuxka argitaratu berri dugu. ARGIAko papereko produktuak fintzeko lanetan aritu gara azken urteotan: oraingoan, urtekariari heldu diogu.

 

Diseinuan lehenik aldaketa, erabat berritu baitugu, eta astekariarenarekin bateratzeko baliatu dugu.

 

Aldaketa nagusia gaia da: lehen euskal kultura lantzen genuen xehe. Oraingoan, ohiko kultura, euskara eta hezkuntza gaiei ARGIAn egunero lantzen ditugun beste hainbat ardatz gehitu dizkiegu: ingurumena, feminismoa, herri mugimenduak, gizarte gaiak, ekonomia, politika, kirola…

 

Paperak etorkizuna duela pentsatzen dugu, eta horretarako aurkezpen erakargarria lantzeaz gain, gakoa edukietan sakontzea dela uste dugu. Hiru atal nagusi hauetan antolatu dugu:

 

Urteko gai garrantzitsuenen kronikak, aurrera begirako ikuspegia eta ARGIAko onena.

 

Ea gustatzen zaizuen!

Prezioa: 9,95 €

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys