ARGIA.com - Denda

EROSKETA SASKIA
Ez duzu produkturik saskian

Aktualitatearen Gakoak

Aktualitatearen Gakoak

2017ko urtarrilean atera dugu labetik Aktualitatearen Gakoak bigarrenez, urtean behingo argitalpena. ARGIAko kideek etxean jaso dute. Ahalegindu gara 2016an pil-pilean egon diren gaiak hartu eta albiste horien oinarrian dauden elementuak aztertzen; arnasa luzeko kazetaritza egiten.

 

Argitalpenak lau atal nagusi ditu:
Lehenengo atala, Sei begirada 2016ari da. Tamaina handiko dozena erdi argazki jaso dugu, ARGIA astekariaren beste hainbeste zenbaki ireki dituztenak 2016an.
Bigarren atala, Kronikak dira. Estilo librean gertakizun zehatzen kontaketa egin dugu bertan.
Hirugarren atala, Joerak dira. Hurrengo urteetan etorriko denaz, gai bakoitzak norantz joko duen edo zer erronka duten aurreratzen digute.
Laugarren atala, Argiaren Onena da. Bai astekarian, bai interneten, bai LARRUN gehigarrian, bai blogetan iaz atera ditugun edukien bilduma. Egunerokoan denoi eskuetatik alde egiten diguten hamaika irakurgai interesgarri berreskuratuko dizkizugulakoan.
Desio dugu arnasa luzeko kazetaritza lan hau baliagarri izango zaizula, Aktualitatearen Gakoak argitalpenean atzera-aurrera ibiliz, egunero “bat-batean” gertatuak diruditen albisteen oinarriaz gehiago jakiteko. Albisteok hain “ustekabean” harrapa ez gaitzaten.
Ea gustatzen zaizuen!

Prezioa: 9,95 €

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagai├▒a Argia Antza iametza Adur Luditoys