Kultura > Arte eszenikoak > Dantza > Dantza garaikidea

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2017-11-03 | Frederick Wiseman

Parisko Operako Balleta munduko ballet konpainiarik inportantenetarikoa da. Dokumental honek instituzio honen eguneroko bizitza eta lanaren alderdi guztiak arreta handiz erakusten dizkigu: saio, ikastaro, errepikapen, entsegu... Mundu eder baina gogor honen zoko guztiak agerian utzi ditu Frederick Wiseman zuzendariak.

Zuzendari eta gidoilaria: Frederick Wiseman
Musika: Joby Talbot, Benjamin Wynn
Ekoizpena: Idéale Audience / Zipporah Films / Opéra National de Paris / Centre... [+]

Dantza garaikidea kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Dantza garaikidea
Sakonean
2014-03-30
Nortasun agiria

Marina Ruiz Valverde (Beasain, 1960). Dantzaria. Txikitandik da porrokatua. Haur psikologia klinikoa ikasketak egin zituen Bartzelonan eta hasi zen dantza ikasten. Klasikoa. Gerokoa du dantza garaikidea. Dantza klasikoak ez bezala, askatasuna esan nahi zuen garaikideak. Gorputza, mugimendua eta espazioa nahieran erabiltzeko bitartekoa zitzaion. Gasteizko Traspasos dantza konpainian da joan deneko hogei urtean, Marga Arroyorekin batera. Hainbat ekitalditan parte hartu ohi du, dantza eta... [+]


2014-02-23 | Myriam Garzia
Muelle 3n, programazio formula berrien bila

Muelle 3 dantza eskolaren baitan, Horman Poster, Olatz de Andres eta Ruemania konpainiek komunikazio egitura bat osatu dute. Dantza garaikideak publiko zabalera iristeko dituen oztopoak gainditu nahi dituzte elkarrekin. Matxalen de Pedro (Horman Poster), Olatz de Andres eta Maria Ibarretxe (Ruemania) dantzariek eman dizkigute azalpenak, baita David Aldai egitura berriko banaketa eta komunikazio arduradunak ere.


2013-08-27 | ARGIA
Malandain Balletak irekiko du Miarritzeko 'Maitaldia'

Miarritzeko Maitaldia dantza jaialdiaren 23. edizioa irailaren 6tik 15era bitartean egingo da. Parte hartuko duten 30 konpainien artean Olivier Dubois, Fêtes Galantes eta egitaraua irekiko duen Malandain Balleta daude.


2013-06-10 | Lander Arretxea
Publikoari Gorroto antzezlanarekin amaituko da Eztena jaialdia

Ekainaren 13an hasiko da Oreretako Eztena antzerki eta dantza jaialdia. Hiru egunez, hamahiru taldek hartuko dute parte Mikelazulo elkarteak antolatu duen ekimenean. Laugarren edizioa da aurtengoa eta hainbat disziplina bilduko ditu: antzerkia, txontxongiloak, bakarrizketak, dantza garaikidea eta musika.


2013-01-28
Bai dantza klask ikuskizuna
MULTIMEDIA - ekitaldia

Tema elkartearen sorkuntza, 2011ko ekainean Baigorrin. Ikusgarri hunek estiloak eta koloreak nahasten ditu, dantza tradizionala eta garaikidea uztartzen, antzerkia, kantua eta bertsolaritza ere bai.

Iturria:


2013-01-20 | Myriam Garzia
Dantza garaikideak batzen gaitu

Bilboko La Fundicion aretoak eta Miarritzeko Malandain Baletak 2011n asmatutako ekimena da Begirada Gurutzatuak. Elkar trukerako programa honi esker Hego Euskal Herriko bi dantzarik Miarritzen egingo dute dantza, eta Ipar Euskal Herriko talderen batek, Bilbon. Dantzarien arteko harremanak sendotzea, esperientziak partekatzea eta erakustoki publiko berriak bilatzea da helburua.


2013-01-20
Leire Ituarte, Begirada Gurutzatuak programarako dantzari hautatua.

"Antzokietako programatzaileen irizpideak zaharkituta daude"

Nola sartu zinen dantza garaikidearen munduan? Nolakoa izan zen lehen kontaktua?

Haurra nintzela dantza klasikoa ikasten hasi nintzen. Zenbait urteren buruan aspertu egin nintzen eta dantza garaikideari heltzea erabaki nuen. Bilboko La Fundicion aretoan izan nuen lehen kontaktua, Luque Taguaren eskutik, hain zuzen.

Zer iruditu zaizu Miarritzeko Baletak egindako gonbidapena?

Berri ona izan da, eta arte... [+]


2011-04-11
Axeri Boda
MULTIMEDIA - erreportajea

Juan Antonio Urbeltzen ikuskizun berriaren inguruan Gipuzkoa Kulturak egindako erreportajea.