Piztu Ezazu Argia 970x90

CUP

Podemosen garrantzia Katalunian hurrengo hauteskundeetan

La Vanguardian Enric Julianak (periodikoaren kronista izarra) "Podemos y Catalunya" analisian: "Gutxienez bi azterketa demoskopikok iragartzen dizkiote 12 diputatu Podemosi, Kataluniako Parlamenterako hauteskundeak gaur eta gaurko alderdien sistemarekin burutuko balira.

Hauteskundeak urtarrilean Katalunian?

Gutxitan ikusten da Kataluniako esparru soberanistan ANCri eta Omnium Culturali kritika egiten dionik, baina Artur Masi hiru hilabetean hauteskundeak deitzeko jarritako epeak piztu du kritikarik.

Kataluniako kontsulta ez da alderdiek sinatu zuten gisan egingo

Azaroaren 9an ez da independentziari buruzko erreferendumik izango Katalunian. Hori da Artur Mas Generalitateko lehendakariak atzoko bilera luzean alderdi soberanistei iragarri ziena.

Alderdi soberanistek A9ko kontsultara nola iritsi erabaki behar dute

Hilabete besterik ez da falta azaroaren 9rako eta Kataluniako kontsultaren ateak irekita dira oraindik, Madrilek Kontsulta Legea eta dekretua behin-behinekoz suspenditu baditu ere. Ateak zabalik dira, baina inork ez daki zer gertatuko den.

Martxelo Otamendi eta David Fernandezen hitzaldi bat eragotzi du Madrilgo Hezkuntza Kontseiluak

Madrilgo Lope de Vega institutuan ziren hitzaldia ematekoak Berriako zuzendaria eta CUPeko parlamentaria ostiralean, baina Atochako Abokatuen Zentroan egingo dute azkenean, ordu berean.

Kataluniako alderdiek A9ko kontsultarekin aurrera jarraitzea erabaki dute

CiU, ERC, ICV-EUiA eta CUPek Kataluniako azaroaren 9ko kontsultarekin aurrera jarraitzea erabaki dute, goizean Generalitatean Artur Masek deitutako bileran hiru ordu iragan ondoren. 18:00etan bilerarekin jarraituko dute kontsultaren gainerako xehetasun guztiak behar bezala lotzeko.

Galdeketarako beste urrats bat Katalunian: kontrol batzordea sortu dute

Kataluniako parlamentuak  galdeketa egin ahal izateko beharrezko prestakuntzekin jarraitzen du, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Azaroaren 9ko galdeketaren behin-behineko suspentsioa iragarri zuen arren.

Galdeketa airean

Badakizu marka guztiak hautsi dituen jendetza elkartu dela irailaren 11n Bartzelonan, baita zer eskatu duen ere: azaroaren 9an Kataluniaren independentziari baiezkoa ala ezezkoa eman nahi diola erreferendumean. Apika, interesatuko zaizu jakitea zer arnasten den Esteladen herrian gaia hain bero egoteko. Prozesua gertutik jarraitzen dutenen bidez azalduko dizugu.

Ezin da konbentzituago egon

Ez zegoela hilda, parrandan zegoela. Hilda? Ez, ez, kañak hartzen ari zen. Peret zenak kantatzen zuen. Irailaren 11n Diadako V erraldoiaren amaieran omendu dute abuztuan hil zen rumbaren erregea, Concert per la llibertaten jo zuen kanta baten bideoa proiektatuz. Peret joan da, baina independentismoa parrandan dabil, 1.800.000 lagun dantzara atera dituen festan.

Mosso bat zigortu dute M15ean CUPeko David Fernandez jipoitzeagatik

Bartzelonako Auzitegiak Jordi Arasa Mossoa zigortu du David Fernandez egungo CUPeko diputatuari M15eko protesta baketsuetan emandako borra-kolpe ugariengatik. 45 eguneko isuna jartzeaz gain, Fernandezi 210 euroko kalte-ordaina ematera zigortu dute.

CUP ez doa Europara; EH Bildu eta BNG katalanen babesik gabe gelditu dira

Galiziako BNGk eta EH Bilduk Europako hauteskundeetarako duten aliantzan ez du parte hartuko CUPek.

"Autonomia desegin eta gestora bat izenda dezakete"

Hernanin Natza elkarteak antolatuta goizean emandako hitzaldiaren ondoren egin genuen elkarrizketa. Sorturen eskutik, Etxarri Aranatz eta Elgoibarren ere hitzaldiak izan zituen. David Fernandez (Bartzelona, 1974) gelditu gabe dabil atzera aurrera. Udalei begira bizi da Herritar Batasunaren Kandidatura (CUP), baina 2012ko Kataluniako hauteskunde autonomikoetan 120.000 boto eta hiru parlamentari lortu zituen, bera bat. Liderra ez, dio tinko, bozeramaile da.
CUP

David Fernandez (CUP), ekonomia postkapitalistaren hiru esparruak

Datorren astean argitaratuko da ARGIAn David Fernandez Kataluniako CUP alderdiko bozeramailearen elkarrizketa. Paperak ezin izan zuen esandako guztia irentsi eta galdera pare bat elkarrizketa hartatik at geratu zitzaizkidan.

Erreferendumaren bidea: krisia katalan soberanismoan

Abenduaren 4an Kataluniako Legebiltzarrak bozkatu behar zuen zein bide erabili erreferenduma gauzatzeko, gero Espainiako Legebiltzarrari noiz eta nola egin eskatzeko. Desadostasuna eskaera Espainiako Kongresura iristeko bidean egon da: lege proposamena erabili (ICVk nahi bezala) edo ez legezko proposamena (ERCk nahi bezala)?
CUP

"Infernuan ikusiko dugu elkar, gero arte gangster", CUPeko David Fernāndezek Rodrigo Ratori

CUPeko diputatu David Fernandezek Rodrigo Rato Bankiako presidente ohia gogor estutu du Kataluniako Parlamentuan, afera horretaz egiten ari ziren kontrol batzordean. Sandalia bat eskuan zuela “Beldurrik ez al duzu?” galdetu dio, “Zeini, zuri?” bankariak arrapostu , “Ez, egunen batean jendea nazkatzeaz. Gero arte, gangster!”.

EH Bildu hainbat alderdirekin hitz egiten ari da Europako hauteskundeetara aurkezteko

Ara egunkariak aurreratu zuen orain egun batzuk ERC eta EH Bildu batera aurkez daitezkeela Europar Batasuneko hauteskundeetara. Koalizio abertzaleak jakinarazi du beste hainbat alderdirekin ere kontaktuan dagoela.

Katalunian gomazko pilotarik ez, baina munizio "sendoa" bai

Kataluniako mossoek gomazko pilotak erabiltzeari utziko diote, CIUk hala erabakita. Ramon Espadaler Barne sailburuak azaldu du pilotak “bezain sendoa” den munizioa erabiliko dutela aurrerantzean.
CUP

CUP eta Ezker Abertzalea batera aurkez litezke Europako hauteskundeetan

Europako hauteskundeetara Ezker Abertzalearekin eta “Europar Batasunaren ereduaren aurkako” beste alderdiekin koalizioan aurkezteko aukera aztertzen ari da CUP. Hala adierazi du David Fernandez zerrenda-buruak Nació Digital egunkariak egindako elkarrizketan.
ERC

ERC prest Europan ezker abertzalearekin aurkezteko

Kataluniako ERC alderdia ezker abertzalearekin koalizioa osatzeko aukera aztertzen ari da, izan EH Bildu, Sortu edo Amaiurrekin. CDC eta CUP alderdiekin bloke subiranista sortzeko ideiak aurrera egiten ez badu hartuko lukete bide hori, Europa Press agentziak dioenez.

Kataluniako subiranotasunaren eta erabakitze eskubidearen aldeko adierazpena euskaraz

Atzo Kataluniako parlamentuak subiranotasun aldarrikapena onartu zuen, eta hala, subjektu burujabea dela adierazi zuen gehiengo zabal batekin. 85 bozka alde, 41 aurka eta 22 abstentzio. Vilaweb agerkari digitalak irakurleei testua beste hizkuntzetara itzultzeko laguntza eskatu zien eta hainbat izan dira egindako itzulpenak. Horien artean Andoni Urtasunek euskarara itzuli zuen testaua pixka bat zuzenduta ekarri dugu hona, Creative Commons lizentziei esker. Originala hemen ikus dezakezu Vilaweben bertan, eta hemen egindako beste itzulpenak.

Kataluniako Parlamentuak burujabetza adierazpen historikoa onartu du

Kataluniako parlamentuak burujabetza adierazpena onartu du, eta beraz, adierazi du erabakitzeko eskubidea duela. 85 boto alde, 41 aurka eta 2 abstentzio. CiUk, ERCk eta ICVk adierazpenari baiezkoa eman diote. CUPek "baiezko kritikoa" eman dio aldeko boto batekin eta bi abstentziorekin. PSCk azkenean ezezkoa bozkatu du, baina bost diputatuk ez bozkatzea erabaki dute. PPk eta Ciutadansek ere ezezkoa bozkatu dute.

Burujabetza adierazpena aurrera ateratzeko bidean dira Katalunian

Katalunian bi urte barru egin nahi duten kontsultarantz pausoak ematen jarraitzen dute erakundeetatik. Gaur goizean aurkeztu dute parlamentuan burujabetza adierazpena CiUk eta ERCk (ikus PDFan osorik). Bertan jasotzen da “Katalunia subjektu politiko eta juridiko subiranoa” dela. Joan den ostegunean prentsara filtratu zen burujabetza adierazpenaren zirriborroa, eta PSC, ICV eta CUPen kritikei jaramon eginez, estatu propioari buruzko aipamenak kendu dituzte, adostasuna lortzen laguntze aldera.

Quim Arrufat: "Mugimendu kurdua ez dago gerran baina, 1999az geroztik ezkutuko biolentzia egoeran bizi da"

Rojdin Fidan Dogan Kurdistango kongresu nazionaleko ordezkaria, Sakine Cansiz PKK alderdiaren sortzailea eta Leyla Soylemez militante kurdua hil zituzten herenegun gauean Parisen. Quim Arrufat Kataluniako CUP alderdiko diputatuari elkarrizketa egin diote Vilaweb atarian: lagun zuen Rojdin Fidanen hilketaz eta kurduen egoeraz hitz egin dute.
CUP

CUPek dio “eskuina estutu eta ezker instituzionala estresatzeko” sartu dela Kataluniako Parlamentuan

CUP alderdiko hiru diputatuek euren lehendabiziko prentsaurrekoa eman dute Kataluniako Parlamentuan. “Eskuina estutu eta ezker instituzionala estresatzera gatoz, autokritika egin dezan behartzeko”, adierazi du David Fernandez zerrendaburuak, eta “kalearen bozgorailu” izan nahi dutela gaineratu du. Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak iragarritako erreforma gogor kritikatu du CUPek. “Wert XXI. mendeko Espartero berria da”, esan du Fernandezek, Baldomero Espartero (1793-1879) generalari erreferentzia eginez.
ERC

Subiranismo kolegiatua

ERCk besterik ezin du salbatu herri honen emantzipazio prozesua. Edo lurperatu. Ez dago Artur Masi alternatiba eskainiko dion lidergorik, beraz errepublikarrek aurrean daukaten aukera bakarra da gobernu kolegiatu bat osatzen laguntzea, Dickensen nobela batetik ateratakoak emango duten aurrekontu batzuei aurre egin ahal izateko. ERCk eskubidea dauka biraketa sozialagoa eskatzeko, baina errealitatea da ez dela egongo diru publiko gehiagorik eskura.
ERC

Katalunian CiU irabazle asko jaitsi arren, eta ERC bigarren indarra

Gehiengo subiranista izango da Katalunian datorren legegintzaldian. CiUk erraz irabazi du, nahiz eta 12 eserleku galdu dituen eta ez duen gehiengo osorik lortu. 62 ordezkari izatetik 50era igaro da. ERC 10 ordezkarirekin bosgarren alderdia izatetik, bigarren indarra izatera igaro da 21ekin. Bloke subiranistak gehiengo osoa izango du ICVk 12 eta CUPek 3 legebiltzarkide eskuratuta. PSC hirugarren izan da nahiz eta ERCk baino boto gehiago atera. 20 ordezkari izango ditu. PP laugarren postuan geratu da 19rekin. Ciutadansek ordezkaritza hirukoiztu egin du eta 9 legebiltzarkide izango ditu.
ERC

CiU-ERC, ezinbestean

Artur Masek CiUren ohiko zalantzekin egin zion aurre irailaren 11ko manifestazioari. Azkenean, CiU egon zen eta Mas ez. Baina Masek ez zuen galdu nahi izan tren jendetsu hura eta baliatu nahi izan zuen bere indarra biderkatzeko. Helburu horrekin aurreratu zituen hauteskundeak eta sekulako danbatekoa jaso du. Gehiengo osoa helburu zuenak, 12 eserleku galdu ditu, politikaren mirari horietako bat gauzatuz: hauteskundeak aise irabazi, baina galtzaile handiena bilakatu.
CiU

'Mas'-ek ez du beti 'gehiago' esan nahi

Kataluniako Principaten hauteskunde autonomikoak aurreratuko dituztela adierazi ondoren, Artur Mas-ek, Generalitateko presidenteak, Principaten independentziarako balizko bide orri bat aurkeztu duela ikusi dugu.
ERC

Kataluniarentzat erabakigarrienak izango diren hauteskundeen kanpaina hasi da

Bart gauean hasi da azaroaren 25ean izango diren bozetarako kanpaina. Analista guztiak bat datoz: Kataluniarentzat orain arteko hauteskunde erabakigarrienak izango dira. Artur Mas presidenteak gehiengoa eskatu du independentziaren bidean. Navarrok (PSC) berriz CiU eta PPri bozka ematea murrizketak bultzatzea dela esan du.
ERC

Independentisten koaliziorik ez da izango Kataluniako hauteskundeetan

Ez da akordiorik egon ERC, Solidaritat, Reagrupament eta Democràcia Catalana alderdien artean, azaroaren 25eko Kataluniako hauteskundeetan koalizio independentista osatzeko. Atzo bildu ziren lau alderdietako kideak eta hauteskunde zerrendak osatzeko adostasunik lortu ez zutenez, bakoitza bere aldetik aurkeztuko da, elkarlanean jarraituko dutela iragarri duten arren.
INFORMAZIO OROKORRA

Candidatura d'Unitat Popular (CUP) (euskaraz, Herri Batasun Kandidatura) karaktere independentista, udalekoia eta ezkertiarra, Katalunian eta Valentziako Erkidegoan presentzia duena.

 

Nazionalki, Ezker Independentistaren Udal-batzarrearen inguruan koordinatzen da, non erakundearen programen lana eta ideologia ardatzak eztabaidatzen diren, demokrazia parte-hartzailearen sakontzea, berdintasun sozialaren hobekuntza, Katalan Herrien eratze nazionala, garapen iraunkorrerako politikak, baita elkartze-ehunaren sustapena.

Iturria: Wikipedia

Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys