CiU

Bide zentzuzkoenari heldu dio Masek

Iragarritako kontsulta ofiziala ez dela egongo eta plebiszitu hauteskundeak iragarri ditu Artur Masek, orain arte aurreikusitako eszenatoki posibleenari ateak irekiz. Baina A9an beste kontsulta bat ere egingo da eta ehunka mila pertsonek parte hartuko dute, berau munduaren aurrean beste mobilizazio erraldoi bat bilakatuz. Eta hauteskunde aurreratuetarako zubi ere bai.

Kataluniako kontsulta ez da alderdiek sinatu zuten gisan egingo

Azaroaren 9an ez da independentziari buruzko erreferendumik izango Katalunian. Hori da Artur Mas Generalitateko lehendakariak atzoko bilera luzean alderdi soberanistei iragarri ziena.

Masen agerraldiaren osteko erreakzio eta analisiak

Generalitateko presidentearen prentsaurrekoak sutan jarri ditu sare sozialak. Hainbat txio esanguratsu bildu ditugu ondoren.

Alderdi soberanistek A9ko kontsultara nola iritsi erabaki behar dute

Hilabete besterik ez da falta azaroaren 9rako eta Kataluniako kontsultaren ateak irekita dira oraindik, Madrilek Kontsulta Legea eta dekretua behin-behinekoz suspenditu baditu ere. Ateak zabalik dira, baina inork ez daki zer gertatuko den.

Kataluniako alderdiek A9ko kontsultarekin aurrera jarraitzea erabaki dute

CiU, ERC, ICV-EUiA eta CUPek Kataluniako azaroaren 9ko kontsultarekin aurrera jarraitzea erabaki dute, goizean Generalitatean Artur Masek deitutako bileran hiru ordu iragan ondoren. 18:00etan bilerarekin jarraituko dute kontsultaren gainerako xehetasun guztiak behar bezala lotzeko.

Katalunia, indar harremanak esparruka

Nola dago Kataluniako prozesu subiranista? Begiratzen zaion alorraren arabera. Bost atal bananduta aztertuz gero, hau da ateratzen den argazkia.

Galdeketarako beste urrats bat Katalunian: kontrol batzordea sortu dute

Kataluniako parlamentuak  galdeketa egin ahal izateko beharrezko prestakuntzekin jarraitzen du, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Azaroaren 9ko galdeketaren behin-behineko suspentsioa iragarri zuen arren.

Galdeketa airean

Badakizu marka guztiak hautsi dituen jendetza elkartu dela irailaren 11n Bartzelonan, baita zer eskatu duen ere: azaroaren 9an Kataluniaren independentziari baiezkoa ala ezezkoa eman nahi diola erreferendumean. Apika, interesatuko zaizu jakitea zer arnasten den Esteladen herrian gaia hain bero egoteko. Prozesua gertutik jarraitzen dutenen bidez azalduko dizugu.

ETAren zulo beltza, Auzitegi Nazionala eta Einstein

Astelehenean beste 28 gazte epaituko dituzte Segikoak izatea leporatuta. Espainiako justiziak 2007an esan zuen Jarrai, Haika eta Segi erakunde terroristak zirela. Adi baina, hemen ere ez daude ados Auzitegi Nazionaleko guztiak.

ERC ez da Masekin fido eta gobernuan sartzeko prest dago kontsulta "blindatzeko"

Oriol Junqueras ERCko presidenteak eskaintza argia egin dio Artur Mas Kataluniako presidenteari, honek astelehenean kontsulta hauteskunde plebiszitarioekin ordezkatzeko keinua egin ostean: “Gobernuak galdeketa blindatzeko behar bagaitu, pozik sartuko gara” esan du.

Hauteskunde aurreratuak Katalunian? Masek galdeketa eta agintaldi amaiera lotu ditu

Pasa da Diada jendetsua eta Kataluniako kurtso politikoa ofizialki hasi. Parlamentuan politika orokorreko eztabaida egin dute eta hemizikloan egin duen lehen hitzaldian, Artur Masek berretsi du azaroaren 9an kontsulta deituko duela. Ñabardura esanguratsua egin du ordea.

Ezin da konbentzituago egon

Ez zegoela hilda, parrandan zegoela. Hilda? Ez, ez, kañak hartzen ari zen. Peret zenak kantatzen zuen. Irailaren 11n Diadako V erraldoiaren amaieran omendu dute abuztuan hil zen rumbaren erregea, Concert per la llibertaten jo zuen kanta baten bideoa proiektatuz. Peret joan da, baina independentismoa parrandan dabil, 1.800.000 lagun dantzara atera dituen festan.

PSOEko buru berriak independentismoa eta indarkeria matxista maila berean jarri ditu

PSOEko idazkari nagusi berriak alderdiaren ezohiko kongresuan adierazpen polemikoak egin ditu independentismoa eta indarkeria matxista maila berean jarriz.

Katalunian independentismoa gorantz doa eta %45era heldu da azken inkestan

Artur Mas eta Mariano Rajoy aurki biltzekoak dira, baina antza denez, adostasunera heltzeko esperantza gutxirekin. Bien bitartean, El Paísek egindako inkesta baten arabera, independentismoa gorantz doa Katalunian. Inkestaren arabera, Masek planteatutako bi galderei %45ak emango lioke baiezkoa; maiatzean egindako galdeketan baino hiru puntu gehiago.

Artur Mas galdeketa atzeratzeko prest Rajoyk hitz egitea onartzen badu

Generalitateko presidenteak adierazi du “kontsultaren eguna eta galdera negoziatzeko prest” dagoela, Rajoyk Kataluniako independentziaren galdeketa onartzen badu. Azaroaren 9rako aurreikusita dago oraingoz kontsulta. Bloomberg webgunean egin ditu adierazpenak.

Politikariak eta herritarrak, ia denak Gallardonen aurka

Uztailaren 3an eta 4an, Bizitzeko Eskubidearen aldeko Nazioarteko Mintegian bildu dira hainbat parlamentari Madrilgo Diputatuen Kongresuan. Alboko aretotik, emakumeen elkarteek eta oposizioko alderdiek ezetz esan diete, ez dutela abortuaren lege erreforma onartuko.

Josep Maria Tost (CiU) Eusko Legebiltzarrean mintzatu da hondakinez

Kataluniako Hondakinen Agentziaren burua den eta Riudecanyesko alkate izanik han Atez Atekoan ari diren udalerrien federazioko lehendakaria izana den Josep Maria Tost (CiU) ekainaren  18an mintzatu zen Eusko Legebiltzarrak hondakinen kudeaketaz aztertzeko daukan batzordean.

UPyD eta EAJ talde berean ariko dira Europako Parlamentuan

Europarako Liberal eta Demokraten Aliantzak (ALDE) UPyD alderdia onartu du, talde berean dauden EAJ eta CDCren kontrako botoekin. Trukean, autogobernuari buruzko azpitaldea sortzea onartu du ALDEk.

Zarzuelak aitortu du Kataluniako prozesuak eragina izan duela abdikazioan

“Udazken zaila” datorrela ikusita abdikatu zuen astelehenean Espainiako erregeak. Haren aholkulariek azaldu dituzte erabakiaren kausak ostegunean.

Can Viesen hondakinak Palau bat estaltzeko

Istiluak, barrikadak eta sua hirugarren gauez Bartzelonako Sants auzoan. Can Vies zentro sozial autogestionatua hustu eta eraistearen kontrako protesten albiste ugari irakurtzen ari gara baina, zergatik erabaki dute 17 urtez martxan egon den eraikina justu orain hustea?

Espainiako Kongresuak apirilaren 8an esango dio ezetz Kataluniaren erabakitzeko eskubideari

Espainiako Diputatuen Kongresuan apirilaren 8an egingo dute Kataluniaren erabakitzeko eskubideari buruzko eztabaida.

Artur Masek ez du baztertzen independentziaren alde bakarreko aldarrikapena

Kataluniako Generalitateko presidentearentzat irtenbiderik gogokoena ez izan arren, ez du baztertzen alde bakarreko independentzia aldarrikapenaren aukera. 

Erreferenduma "bai ala bai" egin dadin manifestua aurkeztu dute Katalunian

Aste honetan “Per un referèndum tant sí com no” manifestua aurkeztu dute. Kataluniako esparru politiko, kultural eta akademikoan ezagunak diren 80 kidek babesten dute ekimena. 

EAJ eta CIU batera joango dira Europako Hauteskundeetara

Maiatzean egingo diren Europar Batasuneko Hauteskundeetarako hautagaitza bateratua aurkeztu dute EAJ eta CIU alderdiek. Ohiko koalizio bihurtu da jada.

Europa ez da oraindik bustiko Kataluniaren independentziaren aferan

Artur Masek Kataluniako independentzia prozesuaren inguruan bidalitako gutunari erantzun dio Europako Batzordeak, esku hartzeko intentziorik ez duela argi utziz.

Segurtasun zaindari izateko baldintza malguagoak izango dira Hego Euskal Herrian

Espainiako Herritarren Segurtasunerako lege berriak segurtasun pribatuko enpresei botere gehiago eman die; besteak beste, kalean jendea identifikatzeko eta atxilotzeko aukera izanen dute agente pribatuek.

Erreferendumaren bidea: krisia katalan soberanismoan

Abenduaren 4an Kataluniako Legebiltzarrak bozkatu behar zuen zein bide erabili erreferenduma gauzatzeko, gero Espainiako Legebiltzarrari noiz eta nola egin eskatzeko. Desadostasuna eskaera Espainiako Kongresura iristeko bidean egon da: lege proposamena erabili (ICVk nahi bezala) edo ez legezko proposamena (ERCk nahi bezala)?

PP jaun eta jabe Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian

Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak utzi egingo dio gehiengo kontserbadorerik gabeko Estatuko erakunde bakarra izateari. Hala nabarmendu du Fernando Garea El Paíseko kazetariak, Kontseilua eraberritzeko PP, PSOE, EAJ, IU eta UPN alderdiek lortutako akordioa hizpide.

Katalunian gomazko pilotarik ez, baina munizio "sendoa" bai

Kataluniako mossoek gomazko pilotak erabiltzeari utziko diote, CIUk hala erabakita. Ramon Espadaler Barne sailburuak azaldu du pilotak “bezain sendoa” den munizioa erabiliko dutela aurrerantzean.

PP: "Espainia ez da desegingo, horren esperantzan zaudetenok ahantzi ideia hori"

PP, PSOE eta UPyD alderdiek ezezko borobila eman zioten Kongresuan herrien autodeterminazio eskubideari. Amaiur koalizioak, Kataluniako ERC-k eta Galiziako BNG-k eramandako erabakitzeko eskubidearekin lotutako legez besteko proposamena eztabaidagai izan zen atzo Madrilgo kongresuan.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys