Politika > Nafarroako politika > Cervera auzia

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Cervera auzia
2012-12-11 | Jon Torner Zabala
Santiago Cervera egia esaten ari al da?

Mezu anonimo batek engainatu al zuen Santiago Cervera, ala, aitzitik, mezu hura eta emandako erantzuna manipulatuak izan dira, xantaia delitua ezkutatzeko koartada gisa? Ditugun datuekin, Cerverari sinestea ala ez fede kontua dela dio Ignacio Escolar kazetariak, baina PPko diputatuaren bertsioko bizpahiru gauzak labain egiten dutela uste du.


Santiago Cerverak "engainatu" egin zutela esan du atxilotu dutenean

Guardia Zibilak Santiago Cervera Nafarroako PPko diputatua atxilotu zuen atzo, Nafarroako Kutxako (CAN) presidenteari egindako xantaia saiakeran parte hartu duelakoan. Cerverak pertsona anonimo batek “engainatu” egin zuela adierazi du bere blogean, Nafarroako Kutxaren inguruko informazioa jasotzen omen zuen gutun faltsu batek eraman zuela behar ez zen lekura, behar ez zen momentuan.